X-julen leturiondo-X

Piano ikasketak egin zituen, eta, geroago, bi urtez gitarra ikasketak. Eibar Koru Gaztean (EKG) 11 urtez ibili zen kantua ikasten, baina unibertsitatean sartzean utzi zuen. Pianoa eta ahotsa uztartzea gustuko du.
Kutxa Kulturreko lehiaketa batean hautatua izan zen, eta berarentzat inflexio puntu bat suposatu zuen horrek. Izan ere, bere izena daraman proiektua ekin zuen orduan. Kontzertuak ematen hasi zen, eta programari esker jendea bere musika entzuten hasi zen. Bere lehen kantuak arrakasta handia izan zuen.
EP txiki bat dauka "Bihotzera giltza" izena duena, eta lau kantu ditu. Maiatzean Villasound Bilbao lehiaketan hautatua izan zen, eta pare bat hilabete eman zituen bertan master class-ak jasotzen.. Pop eta Indie estiloko musika entzutea gustatzen zaio gehien.
Nola moldatuko da 'Ztanda' saioan?


Energia eztanda eskaini digu Julen Leturiondok Queen taldearen ''I want to break free'' abestiarekin
Epaimahaiak Julen salbatu du, eta bigarrenez kanporatu Itxaso
'All i want' kanta bikain taularatu du Julen Leturiondok, urduri egon arren
Dir-dir egin du Julen Leturiondok taula gainean, Elton Johnen 'Your Song' abestiarekin
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
