Beñat Arizabaleta

Beñat Arizabaleta

Beñat
Beñat
Adina: 27 urte
Lekua:Aretxabaleta
Beñat Arizabaleta

Beñatek 27 urte ditu eta Aretxabaletakoa da. Bere hitzetan, freskotasuna emango dio "Ztanda"ri. Lotsa gutxi du eta pertsona zabala ei da. Apur bat pailazotzat eta dibatzat du bere burua.

Ingelesez, euskaraz nahiz gazteleraz, pop musika gustatzen zaio. Olaia Inziarte, Neomak, ETS, Rosalia eta Taylor Swift dira bere erreferente nagusiak.

Pianoa ongi jotzen daki, akademian ikasitakoa baita, eta gitarrarekin ere zertxobait moldatzen da.