Garazi Gil

Garazi Gil

Garazi
Garazi
Adina: 21 urte
Lekua:Gasteiz
Garazi Gil

21 urteko gasteiztarrak rock, soul, blues eta musika tradizionala ditu gustuko. Haren hitzetan, musika sendagarria da. Bospasei urte zituenean, Gasteizko folklore akademia batean sartu zen, musika-lengoaia ikastera.

Abesten duenean esperientzia pertsonalak transmititzen eta partekatzen ahalegintzen da. Hala, biziki gogoko ditu "Pirritx, Porrotx eta Marimotots" eta "Txirri, Mirri eta Txiribiton" pailazo taldeak.

Gitarra eta kutxa jotzen ditu, azken hori bere kabuz ikasita. Txistua eta panderoa, berriz, folklore akademian ikasi zituen.