Ztanda
3. denboraldia
Parte hartu "Ztanda"ko online castingean eta lortu urrezko txartela!
"Ztanda" musika talent showaren hirugarren denboraldian parte hartzeko azken aukera duzu! 12. lehiakidearen bila gabiltza: Igo zure bideoa sare sozialetara #ZtandaETB traola jarrita, eta @Ztanda_etb etiketatu.
-
"Ztanda" saioaren logoa. Argazkia. EITB Media
"Ztanda" musika talent showaren 3. denboraldiko lehiakideak hautatzeko prozesuan murgilduta gaude. Azaroaren amaieran egin ziren aurrez aurreko castingak, eta orain 12. lehiakidearen bila gabiltza.
Bada, casting deialdia abian dago! 16 urte baino gehiago badituzu, parte har dezakezu. Horretarako nahikoa duzu kanturako duzun dohaina erakustea.
Nola egin, ordea? Igo ezazu bideoa Instagram edo TikTokeko zure kontura, a capella kantuan ari zarela, ZtandaETB traola jarrita, eta @Ztanda_etb etiketatuz. Kontuan izan parte hartu ahal izateko profil publikoa izan behar duzula. Jasotzen ditugun bideo guztien artean bat aukeratuko dugu, eta zuzenean "Ztanda"ren 3. denboraldiko lehiakide bihurtuko da.
Jarraitu beharreko pausuak laburbilduko ditugu:
- Grabatu kanta bat a capella.
- Igo Instagramera edo Tiktokera #ZtandaETB traolarekin eta etiketatu @Ztanda_etb.
- Gogoratu, profil publikoa izan behar duzu.
- Eta azkenik, jarraitu @Ztanda_etb profila nobedade guztien berri izateko.
Gogoratu, edozein zalantza izanez gero, idatz ezazu mezua WhatsApp bidez 683140076 telefono zenbakira.
15.000 euro irabazi nahi dituzu? Euskal Herriko ahots berria izan nahi baduzu, hemen duzu abesteko gaitasuna eta talentua erakusteko aukera paregabea. Zu zeu izan zaitezke eta euskal kantagintzaren izar berria! Parte hartu castingetan eta bete zure ametsa!


