Itxi

Zuek hor

Zuek hor eta gu hemen!

Alkain, Galartza eta konpainia bueltan dira!

EiTB

Zuek hor ez bazaudete, eurak hemen alferrik daudela esanez, astelehenean hasiko da "Zuek hor eta gu hemen" saioa, 15:45ean, kolaboratzaile eta tertuliakide pilarekin.

  • Anjel Alkain eta Iker Galartza

    Anjel Alkain eta Iker Galartza

Anjel Alkain eta Iker Galartzak gidatuko dute 'Zuek hor eta gu hemen' saioa. Entretenimenduz eta, bereziki, umorez josita etorriko da egunero, 15:45etik aurrera, ETB1en.

Lehenengo saioa bitxikeriaz eta xelebrekeriaz beteta dator. Oporrak non igaro dituzten edota irailean horren tipikoa den bildumez hitz egingo digute gure mahai-inguruko tertuliakideek. Judas Arrieta, Maitena Salinas eta Peio Zabalak zabalduko dute tertuliaren txokoa astelehenean. Agurne Anasagastik moderatuko du, eta Peio Zabalak ere izango du eguraldiaz hitz egiteko beta.

Jon Urbieta ere platoan izango dugu egunero. Interneten egunero ikusten ditugun bitxikeriak erakutsiko dizkigu eta ikus-entzuleekin harreman zuzena izango du sare sozialen bidez. Astelehenerako, zuen oporretako argazkiak behar ditugu. #zueknun erabiliz, erakuts iezaguzue non ibili zareten aurtengo udan!

Amaia ArtetxeETBn zer? izeneko atala gidatuko du astean behin, eta astelehenean Euskal Telebistako saio berrien inguruan arituko da. Horretarako, Karmele Aranburu ('Goenkale'ko aktore berria) eta Julen Telleria ('Gu ta gutarrak' saioko aurkezlea) izango ditu platoan bidelagun.

Aktualitate gai horiek guztiak, umorez jositako esketxekin osatuko dira egunero. Dagoeneko hain ezagunak diren Karlos Arguiñano eta Martin Berasategui sukaldariak eta fraileak izango ditugu, baina baita pertsonaia berriak ere: 30 urtez Torreviejan uda pasatzen duten gizonezkoak, dena asmatzen duen bidentea edota sexu-harremanen inguruko bideo tutorialak egiten dituen bikotea.

Hau guztia eta askoz gehiago, astelehenetik aurrera, 15:45ean hasita, ETB1en! 'Zuek hor eta gu hemen'!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea