Zuek hor
Aurrerapena
Maite Eskarmendi gizonezkoen tendentzien inguruan arituko zaigu
EiTB
Aurreko asteko arrakastaren ostean, gizonezko tendentzien bigarren zatiarekin datorkigu Maite Eskarmendi.
Aurreko astean 'Zuek hor' saioan arrakasta handia izan ostean, Maite Eskarmendi gai horren inguruko bigarren zatiarekin datorkigu aste honetan. Gaurkoan, gizonezkoen tendentziez arituko da, baina oinetako, osagarri eta barruko arropen inguruan. Ba al dakizu zein galtzontzillo dauden modan? Edo nolako boltsoa eraman behar duten gizonezkoek? Lasai, zalantza guztiak Eskarmendik argituko dizkigu eta!
Agurne Anasagasti ere lagun-talde bikainarekin etorriko da. Ohi legez, Iro Landaluze, Mikel Goñi eta Edurne Garmendia bilduko ditu mahaiaren inguruan eguneko albiste eta gaien inguruan hitz egiteko asmoz. La Jaio eta Txomin, segurtasunekoa, ere ez dira urruti ibiliko.
Ba al dakizue zein den fraideek ahopean abesten duten kanta? Lehiaketan parte hartzen baduzu, tablet zoragarri baten zozketan hartuko duzu parte. Bidali erantzuna WhatsApp bidez, 605779540 telefono-zenbakira, Facebook bidez edo Twitter bidez.
tter bidez.