Itxi

Zuek hor

22:30ean

Aitor Gorosabel eta Ainhoa Aierbe, gaur, 'Zuek Hor!!' saioan

A.E.

EiTB

Musika oso modu ezberdinean bizi dute Anjel Alkainen saioan gaur, 22:30ean hasita, hartuko dituzten bi gonbidatuek.

  • Ainhoa Aierbe eta Aitor Gorosabel, Zuek hor!!-en

    Ainhoa Aierbe eta Aitor Gorosabel, Zuek hor!!-en

Bi abeslari elkartuko dituzte gaur gaueko 'Zuek Hor!!' saioan. Musika oso modu ezberdinean bizi duten bi lagun elkarrizketatuko dituzte: Aitor Gorosabel Su Ta Gar heavy metal musika egiten duen taldeko abeslaria eta Ainhoa Aierbe aktorea.

Aitor Gorosabel eibartarra euskal heavyaren aitzindaria dela esan genezake. Su Ta Gar taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea da. Ainhoa Aierbe, berriz, telebistan eta agertokietan eskarmentu handia duen aktore eta abeslaria dugu; besteak beste, 'Goenkale'n ikusi izan dugu Leonorren rola jokatuz.

Saioa Anjel Alkainek eta Aitziber Garmendiak gidatuko dute, baina bertan izango dira, nola ez, Andoitz eta Gorane haurrak, La Jaio txoni zarbasta, Argiñano eta Berasategi, Paulino... Denen artean, saio umoretsua egingo dute. Helburu nagusia, gonbidatuek ondo pasatzeaz gain, euren zereginetan onak direla erakustea izango da. Azken finean, saio honen espiritua da miresten dugun jendeari bere lan edo eginkizunetan oso ona dela esatea.

Zuzenean musika jartzen, musika-talde bat izango da platoan: Zukutu Banda! Gainera, saioa biribiltzeko, Aitzol Barandiaranek eta bandako kideek abesti ezagun baten bertso bertsioa egingo dute saioaren nondik norakoaren inguruan, zuzenean.

'Zuek Hor!!' asteazkenero ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30ean hasita.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista