Itxi

Zuek hor

Gaur, 22:30ean

Iñaki Osa Goikoetxea eta Iro Landaluze, 'Zuek Hor!!' saioan

EITB

Goikoetxea, zesta-puntan munduko txapelduna, eta Landaluze, perretxikotan aditua, euren bizitzari eta ibilbideari buruz arituko dira Anjel Alkain eta Aitziber Garmendiarekin.

'Zuek Hor!!' saioak astero bi gonbidatu elkarrizketatzen ditu, beraien artean lotura estua dutenak baina, aldi berean, oso bizimodu ezberdina dutenak. Aste honetan, bi gizonezko elkartuko dituzte: euren bizitza saskirik gabe ulertzen ez duten bi gizon. Bata, zesta-puntan 14 aldiz munduko txapelduna izan da; bestea, berriz, perretxikotan aditua.

Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarra da. 18 urtez Miamiko Jai Alai frontoian aritu ostean, etxera itzuli berri da. 14 aldiz izan da munduko txapeldun, eta zesta-puntako jokalaririk onena da, adituen arabera.

Iro Landaluze Abadiñon jaio zen. 18 urte zituela hasi zen garraiolari lanetan, eta horixe du ogibide, baina perretxikotan aditua da. ETB1eko 'Udazken Loreak' saioa aurkeztu zuen. Perretxikoak biltzeaz gain, perretxikoek irteteko behar dituzten baldintzak aztertu ditu azken urteotan.

Saioa Anjel Alkainek eta Aitziber Garmendiak gidatuko dute, baina ez dira bakarrik egongo, bertan izango baitira, ohi legez, Andoitz eta Gorane haurrak, La Jaio txonia, Ingalaterrako erregina eta bere seme belarrihandia, eta Paulino eta bere Pauli-record-a. Gonbidatuen biografia ezkutuak (fikziozko biografiak) ezagutuko dituzte saioan, eta Lazkao Txiki eta Pernando Amezketarra ere bertan izango dira galderak egiten. Gainera, Paulino beste marka bat hausten saiatuko da.

Aitzol Barandiaran bertsolariak biribilduko du saioa. Elkarrizketan zehar gonbidatuek aitortu dituzten bitxikeriekin bertso musikatu bat egingo baitu zuzenean, Zukutu Band taldearen ezinbesteko laguntzarekin.

'Zuek Hor!!' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en.

TB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista