Zuek hor
22:30ean
Denis Itxaso 'Zuek Hor' saiora gonbidatuko dute gaur
A.E.
EiTB
La Jaiok, Andoitzek eta Goranek, Boiseko bikoteak eta Joxe Mari Olasagastik jarriko diote umorea saioari.
Denis Itxaso Gipuzkoako Kultur diputatua izango dute gaur gauean 'Zuek Hor' saioan gonbidatu Ibon Gaztañazpik eta Marta Elvirak.
Dagoeneko ezagunak diren La Jaio txoni poligonera edota Andoitz eta Gorane haurrak ez dira faltako 'Zuek Hor'en. Gainera, aste honetan, La Jaiok eta Jose Mari Olasagastik duten erronka nork irabaziko duen jakingo dugu. Boiseko bikotea oporretara joan zen, eta etxera itzuli ezinik dabil. Konexio berezi-berezia egingo dute zuzenean basamortuaren erditik.
Maddalen Arzallus bertsolariak borobilduko du saioa, elkarrizketan zehar gonbidatuak aitortu dituen bitxikeriekin, bertso-bertsio musikatu bat egingo baitu zuzenean, Zukutu Band taldearen ezinbesteko laguntzarekin.
Astearteetan izaten da ikusgai 'Zuek Hor', 22:30etik aurrera, ETB1en.
TB1en.