Itxi

Zur eta Lur

Zur eta Lur

Zur eta Lur

19:15ean

"Zur eta Lur" magazin berria, astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Astelehenetik ostiralera, Onintze Salazarrek gidatuta, besteak beste, klimaren, ingurumenaren eta fenomeno meteorologiko bitxi eta ikusgarrien berri emango dute bertan.

1:19
'Zur eta Lur' saioko lantaldea, Edu Barinaga ETBko zuzendariarekin batera, saioaren aurkezpenean

"Zur eta Lur" saio berria estreinatu dute ETB1eko eta eitb.eus-eko arratsaldeek. Onintze Salazar fisikari, meteorologo eta komunikatzaileak gidatuko du saioa, eta, besteak beste klima, ingurumena eta denboraleak aztertuko ditu.

Magazin honek Euskal Herriko hainbat tokitara bidaiatuko du eguneko albisteen eta eguraldiaren azken ordukoen berri emateko. Horretarako, hainbat erreportari izango ditu saioak: Iñigo Agirre, Olaia Gil, Iker Gutierrez, Amaia Eneterreaga, Jon Gurrutxaga, Irati Errandonea eta Jonebati Zabala.

Orokorrean, eguraldiak Euskal Herrian duen garrantzia eta eragina jorratuko dira bertan, baita gastronomia, elikadura edo osasunarekin zerikusia duten kontuak ere.

"Zur eta Lur" saioa kanpora begira jarriko da aparteko irudi eta istorioak euskaldunen etxeetaraino eramateko. Horrez gain, ikusleek magazinean parte hartzeko aukera izango dute, haiek bidalitako argazki eta bideoak saioan agertuko baitira. Horretarako, 619 400 893 telefono zenbakia eta zuretalur@eitb.eus helbidea egongo dira, argazkiak eta bideoak WhatsApp edo posta elektroniko bidez bidali ahal izateko.

"Zur eta Lur" astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, 19:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.