cerrar buscador
Programatutako edo desaktibatutako edukia

Politika

Eratze bilkura

0:27

Bakartxo Tejeria aukeratu dute berriro Legebiltzarreko presidente

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Jeltzalea laugarrenez izango da Ganberaren buru, EAJk eta PSE-EEk erakundean gehiengoa bermatzeko ituna tarteko. Horren arabera, sozialistentzat izan da lehen Presidenteordetza eta jeltzaleentzat, lehen idazkaritza. EH Bildurentzat dira beste lekuak (bigarren Presidenteordetza eta Idazkaritza).

Politika

Eusko Jaurlaritza

  • Eneko Andueza, Legebiltzarrera heltzen.

    Eneko Andueza, Legebiltzarrera heltzen. Argazkia: EFE

Andueza sozialisten bozeramailea izango da Eusko Legebiltzarrean

EITB Media

Talde sozialista azkena izan da bozeramailearen izena zehazten. Aurretik, baieztatuta geratu dira Díez Antxustegi (EAJ), Kortajarena (EH Bildu) eta Garrido (PP).

Programatutako edo desaktibatutako edukia

Mundua

Gerra komertziala

  • Ibilgailu elektrikoak Pekinen (Txina). Argazkia: EFE

    Ibilgailu elektrikoak Pekinen (Txina). Argazkia: EFE

AEBk Txinako inportazioei muga-zergak igo dizkio, eta ibilgailu elektrikoen kasuan % 100era areagotu ditu

Agentziak | EITB Media

"Merkatu ekonomiaren printzipioak eta nazioarteko merkataritzaren eta lankidetza ekonomikoaren arauak zapaltzea" leporatu dio Txinak Washingtoni, eta jokabide hori "larderiazko matonismo lotsagabea" dela esan du.

Mundua

GAZA ERASOPEAN

  • Eraikin bat eraitsita Rafahn

    Eraikin bat eraitsita Rafahn. Argazkia: EFE

Israel Rafahn barneratzen ari da bonbardaketekin, eta ebakuazio gehiago agindu ditu Yabalian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

450.000 pertsonak, biztanleen % 20k, ihes egin dute Rafahtik Israelgo operazio militarra hasi zenetik.

Gizartea

Erlijioa

1:18

Gotzain eskumikatuak Elizatik atera ziren Klaratarrak babestea onartu du

Agentziak | EITB Media

Oraingoz, Artzapezpikutzak ez du mojen eskumikatzeari ekiteko asmorik, egoera iraultzeko lanean ari dela adierazi baitu.

albisteak

- Sutea Bermeon

1:05

Unatx, Bermeoko sutetik familia osoa salbatu duen 15 urteko heroia

Sutea eraikineko laugarren solairuan piztu da, eta bosgarren solairuan harrapatuta geratu dira Ainhoa eta bere bi semeak. 15 urteko semeak familia osoa gela batera eraman du, ateak eta leihoak itxi ditu eta oihal bat jarri du atean. Azkar jokatzeari esker, salbatu egin dira.

Gizartea

sutea

0:32

Bost pertsona zauritu dira, bat erredurengatik, Bermeoko etxebizitza batean piztutako sutean

EITB MEDIA

Garrak 08:15ean piztu dira Artike Bideko 9. zenbakiko laugarren solairuan. Pertsona bat erredurekin eraman dute helikopteroan ospitalera, beste laurak kea arnastuta intoxikatu dira. Sutearen ondorioz, fatxadaren zati bat behera etorri da.

Politika

Hauteskundeak Katalunian

  • Carles Puigdemont (Junts), hauteskunde biharamunean

    Carles Puigdemont (Junts), hauteskunde biharamunean. Argazkia: EFE

Gobernua osatzen saiatzeko zilegitasuna duela aldarrikatu du Puigdemontek, PSOEren kritiken aurrean

Agentziak | EiTB Media

Generalitateko presidente izateko Juntsen hautagaiak sozialistei gogoratu die Pedro Sanchez Espainiako presidenteak ere ez zituela hauteskundeak irabazi.

Politika

Hauteskundeak Katalunian

  • Pere Aragones, politikaren lehen lerroa utziko duela iragartzeko prentsaurrekoan

    Pere Aragones, politikaren lehen lerroa utziko duela iragartzeko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

ERCk "datozen asteetan" erabakiko ditu Kataluniako hauteskunde emaitzen ondoren eman beharreko pausoak

Agentziak | EiTB Media

Alderdi errepublikanoak alternatiba bat proposatzeko deia egin die Kataluniako Gobernua "inpugnatu" zuten alderdiei. Bitartean, Oriol Junqueras ERCko presidenteak alderdiaren lidergoa berresteko hautagaitza aurkeztu du.

Politika

INKESTA

  • Ejecutiva general del PSOE. Foto: EFE

    Ejecutiva general del PSOE. Foto: EFE

CISek 5 puntuko abantaila ematen dio PSOEri PPrekiko, Sanchezen erabakiaren ostean

agentziak | eitb media

Galdeketaren arabera, PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak botoen % 35,5 lortuta. Atzetik PP izango luke botoen % 30,4rekin eta hirugarren Vox, % 10,2rekin.

Gizartea

Prentsa-askatasuna

  • Pablo Gonzalezen askatasuna eskatzeko elkarretaratzea, Madrilen. Artxiboko argazkia: EFE

    Pablo Gonzalezen askatasuna eskatzeko elkarretaratzea, Madrilen. Artxiboko argazkia: EFE

Pablo Gonzalezek senideen bisita jaso du, eta akusazioa "behingoz zehazteko" eskatu diote Poloniari

Agentziak | EITB Media

Euskal kazetariaren emazteak azaldu duenez, semearekin batera, bi orduz bisitatu ahal izan zuen Gonzalez Poloniako zerbitzu sekretuetako kideen aurrean, bi urte eta hiru hilabeteetako kartzelaldian jaso duen hirugarren bisitan.

hauteskundeak

6J

Ekainaren 9ko Europako hauteskundeetan lehiatuko diren zerrendak Hego Euskal Herrian

EITB Media

Estatuko Aldizkari Ofizialak Europako Parlamenturako 33 hautagaitzak argitaratu ditu. Espainiar Estatu osoan barruti bakarra dago.

Ekonomia

Lan-gatazka

  • Bilbobuseko langileenmobilizazioa. Argazkia: EFE

    Bilbobuseko langileenmobilizazioa. Argazkia: EFE

Aurreakordioa itxi dute Bilbobusen, eta greba bertan behera geratu da gutxienez ostegunera arte

EITB Media

Aurreakordioa Biobide enpresako zuzendaritzak eta UGT, CCOO eta USO sindikatuek itxi dute negoziazio-mahaian. ELAk, aldiz, adostutako eduki ekonomikoak errefusatu ditu.

Teknologia

ZIBERERASOA

  • Santander banketxe bat. Artxiboko argazkia: Iker Salgado

    Santander banketxe bat. Artxiboko argazkia: Iker Salgado.

Santander bankuak bezeroei eta langile guztiei eragiten dien zibereraso baten berri eman du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bankuak adierazi duenez, ez da pasahitzik lapurtu eta "bezeroek segurtasunez jarduten jarrai dezakete".

Ekonomia

Inflazioa

  • Urte arteko KPIaren bilakaera

    Urte arteko KPIaren bilakaera. Grafikoa: EiTB Media

KPIa % 3,5eraino igo da apirilean EAEn, eta % 2,9raino jaitsi, Nafarroan

O. A. | EiTB Media

Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,3an kokatu da, hamarren bat gora eginda, eta elikagaiak % 4,7 garestitu dira urtebetean. Bestalde, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da.

Gizartea

DONOSTIA

Hiru atxilotu Donostian, aizkora batekin eta labanekin borroka jendetsu batean parte hartzeagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Borroka astelehen honetan izan zen, hiriaren erdigunean, eta egun argiz. Parte-hartzaileek elkarri eraso zioten, inguruko tabernetako terrazetako altzariak ere erabiliz.

Gizartea

Armiñonen eta Gasteizen

Bi atxilotu A-1 autobian bi furgoneta geldiarazi ostean, pertsonen legez kanpoko trafikoa egotzita

EITB Media

Atxilotuek Indiako eta Pakistango pertsonak garraiatzen zituzten, bidaiaren truke diru kopuru bat kobratuta.

Gizartea

Gipuzkoa

  • Oion etxea

    Oion etxea. Argazkia: Wikipedia

12 okupa atera dituzte erabiltzen ez den Martuteneko eraikin batetik, Donostian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Udaltzaingoak bertara joan dira Udaleko Hirigintza eta Osasun Publikoko teknikariei laguntzera, azken sutearen ondoren eraikinaren egoera aztertzeko.

Zinema

Jaialdia

  • Dena dago prest Cannesen, jaialdia hasteko. Argazkia: Efe.

    Dena dago prest Cannesen, jaialdia hasteko. Argazkia: Efe.

Zinema, salaketak eta grebaren itzala, Cannesen

N. V. | EITB Media

"Tasio" Montxo Armendarizen klasikoa maiatzaren 15ean ikusiko dute Frantziako jaialdi handian, Euskadiko Filmategiak zaharberritu duen kopia bati esker.

Zinema

27. edizioa

  • Iñaki Beraetxe aktorea, ''Dinosaurioak'' Koldo Almandozen film laburrean

    Iñaki Beraetxe aktorea, "Dinosaurioak" Koldo Almandozen film laburrean

Kimuak katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte

N. V. | EITB Media

Koldo Almandoz, Iratxe Fresneda, Izibene Oñederra, Jorge Moneo Quintana, Aitor Abio, Joana Moya Blanco eta Alba Lozano zuzendarien lanak aukeratu dituzte euskal film laburrak sustatzeko eta zabaltzeko programaren aurtengo sortarako.

Artea

''Eduardo Chillidaren 100 urte Telefónica Bildumarekin'' erakusketa ireki du Chillida Lekuk

Erakusketak duela ehun urteko jaio zen eskultorearen piezen hautaketa bat jasotzen du, Telefonicaren ondarearen parte dena, eta sei hilabetez egongo da Zabalagan. Espainiar enpresak donostiar artistaren 41 pieza ditu.

0:37

Artea

Roberto Sáenz de Gorbea bildumazale eta galeristak 200 obra eman dizkio Arte Ederren Bilboko Museoari

Windsor Kulturgintza galeriakoak ziren lanak, eta egile hauenak dira, besteak beste: Ramón Carrera, Carmén Isasi, Pedro Manterola, Dora Salazar, Txomin Badiola, Iratxe Larrea, Pello Irazu, Juan Luis Goenaga, Menchu Lamas eta Darío Urzay.

Artea

Ekainak 7 – irailak 22

Austriar pintorearen atzera begirako erakusketa ekinaren 7tik irailaren 22ra egongo da zabalik, eta hirurogeita hamar akuarela eta olio pintura batuko ditu, sei hamarkadatan egindakoak.