cerrar buscador

Pilotako erremontea modalitatea ezagutzera ematen duen saioa | Erremontari EITB Media

Erremontari

telebista

- 22:15ean

0:25

Sagardoaren txapelketako hirugarren jardunaldia ''Erremontari''n, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

Sagardoaren txapelketako hirugarren jardunaldian Ansa II eta Zubiri Loitegiren eta Barrenetxearen aurka arituko dira lehen partidan. Bigarrenean, aldiz, Ezkurra-Azpiroz vs Aldabe-Juanenea. Ez ezazu galdu "Erremontari", gaur gauean, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Erremontari

Teknologia berriei esker, kantxan kokatuko gaitu saioak. Sei bikote arituko dira lehian.

Pilota

''Erremontari''

  • Urriza eta Martirena, pozik, garaipena eskuratuta. Argazkia: EITB Media.

    Urriza eta Martirena, pozik, garaipena eskuratuta. Argazkia: EITB Media.

Urrizak eta Martirenak eta Ansa II.ak eta Zubirik garaipena lortu dute, "Erremontari" saioan

EITB MEDIA

Urrizak eta Martirenak bi jokotan menderatu dituzte Loitegi eta Barrenetxea IV.a, eta Ansa II.ak eta Zubirik, aldiz, hiru setetan hartu dituzte mendean Segurola eta Larrañaga. Beñat Segurola eta Iban Larrañaga, bi partidatan bost puntu eskuratuta, sailkapeneko lehen postuan daude.

3:05

''Erremontari''

Urriza eta Martirena: ''Gaur, gehiago jokatu dugu bikote gisa, gora egin dugu, eta hori da asmoa''

EITB MEDIA

Javier Urrizak eta Ibai Martirenak bi jokotan hartu dituzte mendean Julen Loitegi eta Endika Barrenetxea, Sagardoaren Txapelketan, bi jokotan, 15-11 eta 15-7; hala, bost puntu dituzte, "Erremontari" saioaren sailkapenean.

2:31

''Erremontari''

Ansa II.a eta Zubiri: ''Txapelketa irabazten hasi dugu; gustura egoteko moduan gaude''

EITB MEDIA

Imanol Ansak eta Aritz Zubirik hiru jokotan menderatu dituzte Beñat Segurola eta Iban Larrañaga (7-15, 15-9 eta 8-6); horrenbestez, hiru puntu batu dituzte, Sagardoaren Txapelketan.

Pilota

MAIATZAK 2 - EKAINAK 24

  • ''Erremontari'' saioaren hirugarren ekitaldia.

    "Erremontari" saioaren hirugarren ekitaldia.

2024ko "Erremontari" txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia

A. A. | EITB MEDIA

Txapelketak bederatzi jardunaldi izango ditu guztira: ligaxkako zazpi, finalerdietako bat eta ekainaren 24an jokatuko den finala. Partidak ostegunero izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Finala, ostera, astelehenez jokatuko da.

Erremontari

Aurkezleak : Elena Azpeitia, Matxin, Iñigo Aiestaran eta Gaztelu

Ostegunetan, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en

Jarrai gaitzazu :

Sei bikote lehiatuko dira "Erremontari" saioak eskainiko duen txapelketan. Horren kontakizunaz arduratu dira Iñigo Aiestaran eta Elena Azpeitia kazetariak eta Gaztelu eta Matxin adituak.