cerrar buscador

Harri-jasotzea oinarri duen kirol programa berritzailea | 2024ko Harri Herri EITB Media

Harri Herri

kirolak

- HARRI HERRI

1:10

Mollarri Ergobiari gailendu zaio ''Harri Herri''ko finalean

EITB MEDIA

Mollarrikoek (Ainitze Zumeta eta Maddi Gesalaga) 32 aldiz jaso dute harri baldarra, aldiz, Ergobiakoek (Eider Durana eta Karmele Gisasola) 28 aldiz. Horrela, Mollarri 2024ko "Harri Herri"ko irabazlea bihurtu da.

kirolak

- ''HARRI HERRI''

1:25

Igeldok Albizuri menderatu du ''Harri Herri'' saioko finalean

EITB MEDIA

Igeldokoek (Mikel Lopetegi eta Aimar Galarraga) 22 aldiz jaso dute Harri baldarra, aldiz, Albizurikoek (Beñat Telleria eta Gari Garmendia) 17 aldiz. Horrela, Igeldo 2024ko Harri Herriko saioko irabazlea bihurtu da.

0:26
HARRI-HERRI

Urra: ''Ondo moldatu gara, eta erritmoa ondo eraman dugu hasieratik bukaerara''

Mikel Lopetegi "Urra"k eta Aimar Galarragak ordezkatu dute Igeldo harri baldarrari heltzeko garaian. 22 altxaldi eman dizkiote harriari, euren aurkariek baino hiru gehiago.

1:11
HARRI-HERRI

Maddi Gesalaga: ''Gaur besteen markak ikusita, disfrutatzea tokatzen zen''

Maddi Gesalaga eta Ainitze Zumeta izan dira harri baldarrarekin lan egin duten Mollarriko ordezkariak. Kontziente ziren denbora tarte handia zutela euren alde txapelketa irabazteko, eta azken lanetan disfrutatu egin dute.

'Harri Herri'
"Harri Herri" saioaren bigarren denboraldi berria jarri du martxan Euskal Telebistak. Astelehen gauetan izango da ikusgai, 22:15etik aurrera. 1:34:16 min.
'Harri Herri' saioaren bigarren denboraldia
0:48
HARRI-HERRI

Mikel Lopetegi ''Urra'' eta Izeta IV.a: ''Biak ondo hasi gara eta lan polita egin dugu''

EITB MEDIA

Mikel Lopetegik eta Hodei Iruretagoienak finalerako txartela eman diote Igeldo taldeari, harri baldarrarekin egindako lanari esker. Finalean Albizuri taldea izango dute aurkari.

3:10
HARRI-HERRI

Mikel Lopetegi ''Urra'' gipuzkoarrak marka berria ezarri du, 24 jasoaldirekin

EITB MEDIA

Gipuzkoarra, sei aldiz Euskal Herriko txapeldun harri txikiekin, bikain aritu da 125 kiloko zilindro zaharrarekin eta 24 jasoaldi egin ditu, bi minututajn, 2020an lortutako 22 jasoaldiko marka onduta. 

kirolak

- ''Harri Herri''

0:22

Karmele Gisasola:''Kubikoarekin ez dudana disfrutatu, baldarrarekin disfrutatu dut''

EITB MEDIA

Bigarrenez jarraian, Karmele Gisasola "Harri Herri" saioko finalera sailkatu da. Ergobia taldeko taldekideekin batera, Mollarrikoak izango ditu aurkari iazko txapeldunak.

kirolak

- ''Harri Herri''

0:45

Gari Garmendia eta Beñat Telleria: ''Finalean dena emango dugu''

EITB MEDIA

Bi harrijasotzaileek harri baldarrarekin egindako lanari esker, Albizuri taldea "Harri Herri" saioko finalean izango da.

Beste kirolak

Gizonezkoen lehen finalerdia

1:21

Albizuri taldea “Harri Herri” saioko finalera sailkatu da, Etxauri mendean hartuta

EITB MEDIA

Luis Mari Telleriak zuzendutako laukotea nagusi izan da lau harri landuen lanetan, eta harri baldarrarekin ere ez diete aurkariei aukerarik eman. Ondorioz, Garmendia, Telleria, Arruti eta Urruzuno finalean izango dira.

kirolak

''Harri Herri''

1:15

Mollarrik Ibiur menderatu du eta "Harri Herri" saioko finalean da

EITB MEDIA

Saioaren bigarren denboraldiko lehenengo finalerdian, Maddi Gesalagak, Ainitze Zumetak, Garazi Ansak eta Nerea Arrutik osatutako taldeak Aroa Sanchezen, Lierni Osaren Naroa Arrutiren eta Estefania Etxebesteren taldea hartu du mendean. Harri baldarra jasotzeko lortutako denbora gakoa izan da.

0:29
HARRI-HERRI

'Harri Herri' saioaren 2. edizioa apirilaren 15ean hasiko da, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Apirilaren 15ean, astelehenean, 'Harri Herri' saioaren 2. edizioa izango duzu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15etik aurrera.

Harri Herri

Aurkezleak : Juanan Legorburu, Ane Muruamendiaraz eta Iñaki Perurena

Apirilaren 15etik aurrera

Jarrai gaitzazu :

16 gizonezkok eta 16 emakumezkok hartuko dute parte txapelketa honetan, eta launa talde lehiatuko dira gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Harri-jasotzaile bakoitzak harri bakarrarekin lan egingo du eta denbora irabazi. Ondoren, harri baldarrari aurre egin beharko dio talde bakoitzak denbora horrekin. Asteasuko frontoian grabatutako probekin bost saio emango dira guztira: lau finalerdi eta finala.