Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Bilbao BBK Live 2024

Uztailaren 7tik 9ra

Tame Impalaren zuzenekoa iragarri dute Bilbao BBK Liverako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Rock psikodelikoa oinarri duen talde australiarra Foalsen egun berean igoko da Kobeta mendiko agertokietako batera. Jagwar Ma taldearen emanaldia ere iragarri dute.

Itxura hartzen ari da Bilbao BBK Live jaialdiko kartela. Dagoeneko hainbat kartelburu iragarri dituzte; punta-puntako artistak, guztiak.

Azken iragarpena Tame Impala taldearena izan da. Arcade Fire kanadarrak uztailaren 7tik 9ra Bilboko Kobeta mendian arituko direla jakin eta egun guxtira iritsi da albistea. Oraindik, ordea, argitu gabe dago zein egunetan aterako den oholtzara Perthen 2007an jaiotako taldea. Jakina da, alabaina, Foalsen egun berean emango dutela kontzertua. Gaurkoan, baita, Jagwar Maren emanaldia iragarri dute.

Aipatu taldeak ez ezik, besteak beste, Pixies eta New Order ere izango dira hamaikagarren edizioan, baita M83, Hot Chips, Years & Years, WAS, José González, Father John Misty, Courtney Barret, Wolf Alice eta Hola a Todo el Mundo ere.

Sarrerak

Hiru eguneko bonua 116 euroan dago eskuragarri. Kanpalekura joan nahi dutenek 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

eharko dituzte.

eharko dituzte.

eharko dituzte.