eguraldia -
Eguraldiaren iragarpena
Udaberriko giroa nagusi, eta euria ostegunean EAEn
Euskalmeten arabera, datozen egunetan temperatura goxoak izango ditugu, hodeiak tartean. Ostegun arratsaldean euria egin liteke baina asteburua egonkor izango da eta tenperaturek gora egingo dute.
Erredakzioa
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, datozen egunetan giro egonkorra eta tenperatura atseginak izango dira, izan ere termometroa gehienez 25º-tan koka daiteke. Ostegunean hodeiak nagusi izango dira eta arratsaldean euria egin dezake.
Eguzkitsua dator asteartea. Hala ere, arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira hegoaldean eta bertan trumoi-ekaitz bakanen bat botatzeko arrisku txikia egongo da. Eki-osagaiko haize ahula ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du (beroenak 20º eta 25º artekoak izango dira).
Asteazkenean eguzkiarekin hasiko dugu eguna baina orduak igaro ahala ezegonkortasuna areagotuz joango da. Arratsaldean hodeiak ugaritu eta zenbait puntutan trumoiak jotzeko arriskua egongo da, bereziki mendebaldean eta Piriniotan. Kantaurialdean tenperaturaren igoera berri bat emango da eta bazter askotan termometroa 22-25 ºC artean errendituko da. Ekialdeko haizea ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdetik sartuko da kostaldean.
Ostegunean giro nahasia izango dugu. Zerua aurreko egunetan baino lainotuago egongo bada ere, hodeiek ez dute zerua guztiz estaliko eta ostarte politak ikusiko ditugu. Arratsaldean zaparradaren bat botatzeko aukera handitu egingo da eta zenbait puntutan, bereziki mendebaldean eta Piriniotan trumoiak jo dezake.
Euskalmeten joerak dioenez, astebururako giro egonkorra izango dugu hizpide eta tenperaturek berriz gora egingo dute, igandean bereziki.