Hondartzak

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kalilo aplikazioa

1 / 30 Hurrengoa
Bandera gorria eta zaintza-dorreak itxita Zurriolan, hondartza-denboraldiko lehen egunean

Bandera gorria eta zaintza-dorreak itxita Zurriolan, hondartza-denboraldiko lehen egunean

Zurriola hondartzako sorosleek egoera txarrean eta hondartza-denboraldia abian jartzeko gutxieneko baldintzak bete gabe aurkitu dituzte instalazioak. Hortaz, planto egitea erabaki dute eta Udalari neurriak hartzeko eskatu diote.
 

Abian da hondartza-denboraldia Bizkaian eta Donostian

Abian da hondartza-denboraldia Bizkaian eta Donostian

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak martxan dituzte jada hondartzez gozatzera doazen herritarrentzako zerbitzuak. Hondartza-denboraldia irailaren 30era arte izango da.
Bakioko, Arabako Landako eta Garaioko hondartzek aurten ere bandera urdina izango dute

Bakioko, Arabako Landako eta Garaioko hondartzek aurten ere bandera urdina izango dute

Uraren bikaintasuna, bainularien segurtasuna eta hondartzako zerbitzuak aitortzen ditu bandera urdinak. Aurtengoa batuta, 10. urtea izango dute lau hondartzek aitortza hori jasotzen.
Mikroalga potentzialki toxiko bat aurkitu dute Kontxako badian

Mikroalga "potentzialki toxiko bat" aurkitu dute Kontxako badian

EHUko ikerketa baten arabera, 'Ostreopsis' generoko alga hori ugaritzea ez da kezkatzeko modukoa, baina komeni da neurketak egiten jarraitzea. Aipaturiko mikroalga ugariagoa da Ondarretako hondartzan Kontxan baino.
Donostiak bere hiru hondartzetako toldoak zozkatuko ditu gaur, eta Kontxakoak 150 gutxiago izango ditu

Donostiak bere hiru hondartzetako toldoak zozkatuko ditu gaur, eta Kontxakoak 150 gutxiago izango ditu

Hurrengo hiru denboraldietarako hiriko hondartzetako toldoen zozketa egitear dela, Itsasertzetako Zuzendaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritzaren erabakiz, aurten Donostiako Kontxako hondartzan 150 toldo gutxiago jarriko dituzte. Iaz, 440 jarri zituzten.

Ur azpiko altxorrak bistan Donostian, marea biziei esker

Ur azpiko altxorrak bistan Donostian, marea biziei esker

Santa Klara uhartea Haizearen orrazitik hurbilago zegoela zirudien gaur Donostian. Marea bizi handien garaian gaude martxoan, eta ilargi berriak begi-bistan utzi ditu itsasoak gorde ohi dituen altxorrak. Itsasbeheran zein itsasgoran dute eragina marea biziek.

Ehunka lagun bildu dira Lagan, dunak aldatzeko Kosta zuzendaritzaren lanen kontra

Ehunka lagun bildu dira Lagan, dunak aldatzeko Kosta zuzendaritzaren lanen kontra

Salatu dutenez, obra horiekin hondartzako bi dunak pasabide baten bidez lotu nahi dituzte. Paisaia aldatzeaz gain, pasabide hori oztopo izango litzateke mugikortasun urriko pertsonak hondartzara sartzeko eta balizko ebakuazioak egiteko. Udalak ez zuen lanen jakinarazpen ofizialik.

Gasolio orban bat desagerrarazi dute Kontxako Badian

Ondarretako hondartzan ikusi dute orbana eta Kontxa hondartzako erdialdera iritsi da. FCC eta BPXko langileak itsasotik desagerraraztea lortu dute. Donostiako Udalaren ustez, erregai-ihesa izan duen itsasontziren batetik zetorren.
44 urteko gizon bat atxilotu dute Debako Santiago hondartzan adingabe bati ukituak egitea egotzita

44 urteko gizon bat atxilotu dute Debako Santiago hondartzan adingabe bati ukituak egitea egotzita

Ustezko egilea aske geratu da epailearen esku utzi ondoren. Debako Udalak jakinarazi duenez, "azken orduetan eraso salaketa gehiago izan dira, egile berak egindakoak".
Hondartza, igerilekua, terraza, eliza... edozein leku da egokia bero zakarretik babesteko

Hondartza, igerilekua, terraza, eliza... edozein leku da egokia bero zakarretik babesteko

Laudioko Udalak elizaren ordutegia luzatu du, babesleku gisa erabili ahal izateko. Bestalde, hondartzak eta igerilekuak, gaur bezalako egunetan ohikoa denez, jendez lepo daude.

1 / 30 Hurrengoa

  • Ekologia gaur

    Ekologia gaur

    Klima, biodibertsiatatea eta garapen jasangarriari buruzko azken ordukoa eitb.eus-en.

  • Uda albisteak

    Uda albisteak

    Udako azken orduko albisteak, argazkiak eta bideoak Euskadin.

  • Bero boladak

    Bero boladak

    Uda honetako tenperatura altuen azken albisteak, eitb.eus-en.