eguraldia -

EAEn

Eguzkia eta 30º inguruko tenperaturak hizpide, astearen hasieran

Asteartera arte, udako giroa eta hegoaldeko haizea izango ditugu protagonista. Asteazkenean, termometroak behera egingo du nabarmen eta euria espero dugu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udako giroa izango da protagonista Euskadin astearen hasierako egunetan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Horrela, astelehenean hegoaldeko haizeak joko du eta horrek gora bultzatuko du termometroa. Honi esker, 30º-ren bueltan ibiliko gara. Arratsalde aldera, brisa sartuko, kostaldeko zonaldeetan batez ere.

Asteartean eguzkia ere izango dugu hizpide. Pilatutako beroari esker, goizaldeko lehen orduetan ekaitzak botatzeko arriskua egongo da. Hala ere, eguerdi partean ostarteak zabalduko dira eta eguzkia izango da jaun eta jabe. Arratsalde alder, berriz, bero hodeiak garatuko dira berriro eta baliteke ekaitzak botatzea.

Asteazkenean termometroak behera egingo du nabarmen. Fronte bat iritsiko zaigu eta zeruak estalita egongo dira. Euria egingo du egunean zehar, bereziki kostaldeko zonaldeetan. Tenperatura maximoak 18-20º-ren bueltan ibiliko dira.

Euskalmeten joeraren arabera, ostegunean euria egingo du oraindik ere. Ostiralerako giroa egonkortuko da eta larunbatean eguzkia bueltan izango dugu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea