Itxi

Albisteak

Arga eta Elorz ibaien uhaldi

Nafarroak martxan jarri du uholdeei aurre egiteko plana

Erredakzioa

Azken orduetako Arga eta Elorz ibaien ur-goraldien ondorioz aktibatu du Iruñeko Udalak uholdeei aurre egiteko protokoloa. Ibaien ubidetik hurbil zeuden autoak erretiratu ditu Udaltzaingoak.

Iruñeko Udala uholdeei aurre egiteko plana martxan jartzera behartu du azken orduetako Nafarroako Elorz eta Arga ibaien ur-goraldiak. Izan ere, Udaltzaingoak ibai hauen ubidetik hurbil dauden autoak erretiratu ditu. Honekin batera, Udalak 1.000 mezu labur bidali die biztanleei ibaien uhaldiaz abisatuz.

Euri zaparradek, gainera, arazoak eragin dituzte errepideetan etaNafarroan uholdeengatik itxi dituzte Oco-Otiñano, NA-7455 (Abaigar) etaNA-7413 (Learza) bideak.

Orduak pasa ahala, haizeak indarra galdu eta gauarekin batera, egoera baretuz joango da.

Arazoak ere EAEn

Egun zaila izan da EAEn ere. Horren adibide da gaur Donostian izan diren hiru zaurituak. Lehenengoa semaforoa gainera erori zaion gazte bat izan da, bigarrena beirate bat gainera erori zaion adineko pertsona bat eta, hirugarrena, haizeak bota duen motorista bat. Zaurituak Donostia Ospitaleko Larrialdietara eraman dituzte.

Donostiako Udalak 70 aldiz parte hartu behar izan du haizeak eragindako gertakarietan, horien artean Duque de Baena kalean zegoen garabia bat erori denean. Garabiak eraikinak kaltetu ditu, baina ez da zauriturik izan. Goizean, Ondarretan zuhaitz bat bi kotxeren gainean erori da, baina ez da inor zauritu.

Getarian, berriz, haize boladak 125 kilometro ordukoak izan dira.

Aenak jakinarazi du 11:30ean Madriletik zetorren hegazkin bat Iruñara bideratu behar izan dute, Hondarribiako aireportua n lur hartu ezin zuelako.

EuskoTrenek behin-behinean eten egin du gaur Usurbil eta Zarautz herri gipuzkoarren arteko tren-zerbitzua eguraldiaren ondorioz komunikazioen kableak erori egin direlako. Trenaren ordez, autobus zerbitzua jarri du konpainiak aipatu bi herrien arteko bidea egiteko.

GI-2633 errepidean, Zumaia eta Aizarnazabal artean, bi zuhaitz erori dira eta bide tarte hori itxi egin dute.

Irunen, berriz, haize bolada indartsuek Aduana zaharraren teilatua altxatu dute eta Bidasoa insitututua ere kaltetu da.

Bizkaian, gaur goizean, haize boladak 140 kilometro orduko abiadura gainditu dute. Horrela, Matxitxakon 150 kilometro orduko abiadura hartu du.

Haizearen ondorioz, Bilboko Deustuko auzoan emakume bat zauritu da teilatu batetik txintxor bat erori zaiolako. Suhiltzaileak Begoña eta Elorrieta auzoetan eroritako bi farola bidetik kendu behar izan dituzte. Horrez gain, Doctor Hornilla kaleko lokal batean ura txikitu behar izan dute. Leioan, eraikuntzako horma bat erori da.

EuskoTrenek behin-behinean eten egin du gaur Usurbil eta Zarautz herri gipuzkoarren arteko tren-zerbitzua eguraldiaren ondorioz komunikazioen kableak erori egin direlako. Trenaren ordez, autobus zerbitzua jarri du konpainiak aipatu bi herrien arteko bidea egiteko.