Albisteak
Tendentziak
Plastikozko jantziek eta osagarriek indarra hartuko dute udan
Luzia Zugadi
Batez ere, plastiko gardena eramango da. Arropetan ez ezik, oinetakoetan eta osagarrietan ere ikusiko da plastikoa.
Metakrilatoa eta plastiko gardena jantzi eta osagarri askotan ikusiko dira datorren udan. Beraz, azken tendentziak hurbiletik jarraitzen dituzten moda zaleek material hauekin egindako jantziren bat edo beste erosiko dute seguruenik.
Diseinatzaile askok egin dute plastikoaren aldeko apustua 2010eko udako bildumak aurkezterakoan. Egia esan, plastikozko jantziak ez dira errazak konbinatzeko, baina, look gazte eta moderno baten adierazgarri dira.
Oinetakoetan ez ezik, poltsetan ere ikusiko da plastikoa eta, batez ere, plastiko gardenia izango da modan egongo dena.
Gainera, metakrilatozko jaka eta gabardinak ikusiko dira. Azken hauek, euritik babesteaz gain, barrutik daramagun arropa erakusteko aukera ematen dute.