Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Baskonia

BECen

ACB Kopa bi partida handiekin jarriko da abian

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Arratsaldeko 19:00etan Power Electronics Valentzia-Asefa Estudiantes partida jokatuko da eta 21:35ean Regal Bartzelona-Cajasol norgehiagoka.

Ostegun honetan jarriko da abian BECen ACBko Errege Kopa. Bilbon jokatuko da txapelketa otsailaren 18tik otsailaren 21a artean.

Txapelketako lehen partida arratsaldeko 19:00etan jokatuko da eta Asefa Estudiantes eta Power Electronics Valentzia ariko dira elkarren aurka. Gaueko 21:35ean txapelduna izateko faboritoa den Regal Bartzelonak Joan Plazaren Cajasol izango du aurkari.

Ostiralean jokatuko dira final-laurdenetako beste bi partidak. Arratsaldeko 19:30ean euskal derbia izango da ikusgai. Bizkaia Bilbao Basket Caja Laboral Baskoniaren aurka. Gaueko 21:50ean Real Madrilek DKV Joventut izango du aurkari.