Zinema
Zinemaldia
Berlinaleren irabazleak jakinaraziko dituzte gaur
Erredakzioa
Yoji Yamada japoniarraren 'Otouto' filmarekin itxi zuten sekzio ofiziala eta gaur emango dituzte jaialdiaren Hartzak.
Berlineko zinemaldiak bere Hartzak emango ditu gaur gauean. Berlinalek sekzio ofiziala ''Otouto'' filmarekin itxi zuen. Tragikomedia adeitsua, Tsurube Shoufukutei (Tetsuro) aktorearen eskutik, eta familiarteko draman bihurtzen da, pertsonaia nagusiari gaixotasun terminal bat diagnostikatzen diotenean.
Yoji Yamada zuzendaria zazpigarren aldiz izan da Berlinen. 2008an ''Kabei'' aurkeztu zuen eta jaialdiari amaiera eman zion. 60. edizio honetako zuzendariak Berlinaleren gakoa familian zegoela azaldu zuen.
Japoniako zuzendariak prentsaurrekoan azaldu zuenez, bere ibilbidean "mundu handiago bat" islatzen saiatu da eta azken finean, "familiari buruzko istorioak" kontatzen zituela esan zuen.
"Oso pozik egongo nintzateke ikusleari norbere familiarekin duen erlazioan hausnartzeko balio badio edo anai edo guraso batekin berriz kontaktuan jartzeko balio badu", azaldu du zuzendariak.
Kirosawa edo Ichikawa aipatu ditu influentzia bezala eta esan duenez, bere herrialdeko garai berrietako zinemagileek ez dute ia filmik ikusten "batez ere klasikoak". "Berrogei, berrogeita hamar edo hirurogeiko hamarkadak ezinbestekoak izan ziren zinemaren historian. Klasikoak ikusiz bakarrik ikasi daiteke lan egiten eta gauzak ondo egiten", azaldu du.&' || 'nbsp;
Gainera, ''Mammuth'' pelikula estreinatu zuten atzo Berlinalen. Benoit Delepinek eta Gustave Kervenek zuzentzen dute eta gaur jakinaraziko dituzte irabazleak.
Berlinaleren epaihamaiaren presidentea Werner Herzog alemaniarra da eta gaur gauean emango dituzte jaialdiaren Hartzak. 20 bat filme daude horretarako lehian. "Rompecabezas", Natalia Smirnoff argentinarraren, dirudi irabazteko aukera gehien dituena.