Itxi

eguraldia

Alerta horia

Lau metrotarainoko olatuak iragarri dituzte

Erredakzioa

Halaber, elur-kota 900 metrora jaitsi litekeela ohartarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

Herrizaingo Saileko Klimatologia Zuzendaritzak alerta horia piztu du larunbat honetarako. Izan ere, baliteke lau metro arteko olatuak sortzea eta elur-kota 900 metrora jaistea.

Agiri batean, Klimatologia Zuzendaritzak zehaztu du seguru aski olatuak 3,5 metro baino altuagoak izango direla, eta 4 metrokoak ere izan litezkeela egunaren amaiera aldean.

Halaber, larunbateko azken orduetan elur-kota 1.000 metrotik 900era jaitsi litekeela ohartarazi du.

Alerta horiari igandean ere eutsiko diote, olatuak 3-4 metrokoak izango baitira, eta elur-kota 800-900 metrora jaitsiko baita. Dena dela, 1.000ra igoko da berriro egunaren azken partean.