Itxi

eguraldia

Eguraldia

Arratsaldean atertzen hasiko da Araban eta Bizkaian

Erredakzioa

Eguna iluna izango da gaur ere Euskadin, eta zeruek estalita eta jarraituko dute. Nafarroan, Arakil ibaiak gainez egin du.

Eguraldiak iluna jarraituko du gaur Euskadin. Zerua estalita izango da eta euriak etengabeak izango dira. Dena dela, arratsaldean atertzen hasiko da Araban eta Bizkaian, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak informatu duenez.

Iparreko haizeak indartsu joko du, batik bat Ebro parean.

Tenperaturak ez dira gehiegi aldatuko kostaldean, eta 10 ºC-koak izango dira gutxi gorabehera. Barnealdean, aldiz, zertxobait igoko dira.

Elur-kota ere igoko da, 1.100-1.200 metrora hain zuzen ere.

Gaurko espero diren tenperatura maximoak honakoak dira:

Donostia: 11 ºC
Bilbo: 14 ºC
Gasteiz: 10 ºC

Nafarroa

Foru Erkidegoan, zeruak hodei bete izango dira, eta baliteke euria egitea.

Elur-kota 800 metrotik 1.000 metrora igoko da, eta tenperatua maximoak 10 ºC-koak izango dira Iruñean eta Lekarozen, 8 ºC-koak Izaban eta 13 ºC-koak Tuteran.

Euriaren ondorioz, NA-2410 errepidea itxita dago 12,600 eta 12,900 kilometroen artean, Arakil ibaiak gainez egin baitu.

Gainera, Salazar-Frantzia, Izaba-Zuritza eta Burgi-Izaba-Frantzia errepideak ere daude itxita, elurra dela eta.