Itxi

telebista

Izendapena

Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusia, FORTAko presidente

A.E./EiTB

Alfonso Sánchez Izquierdo, Galiziako Telebista eta Irrati Publikoaren Zuzendari Nagusia ordezkatu du

Maite Iturbe Mendialdua, EiTBren zuzendari nagusiak  hartu du FORTAko presidentetza  ostegun honetan erakundeak izan duen Batzar Orokorrean . Bai presidente berriak eta baita Batzar Orokorrak ere,  irrati eta telebista autonomikoen artean  lankidetzan,  batera  aritzeko, eta harreman hori sendotzeko  borondatea agertu dute, FORTAren sorrerako helburuetan oinarrituz.

Iturbek, Alfonso Sanchez Izquierdo Galiziako Telebista eta Irrati Publikoaren Zuzendari Nagusia ordezkatu du, honek FORTAko estatutuek finkatzen duten sei hilabeteko presidentetza  amaitzean.