EITB Euskal Irrati Telebista

cerrar buscador

EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa

Prentsa aretoa

Go!azen

Gazteentzat telesaila

  • ''Go!azen'' 13ko aktoreen argazki sesioa

    "Go!azen" 13ko aktoreen argazki sesioa. Argazkia: EITB Media

"Go!azen 13" telesailaren makineria abian da

Lau aurpegi berri izango ditu aurten telesailak: Ilargi (Maren Alonso), Kaia (Ane Sarasua), Luka (Gaizka Fernandez) eta Imanol (Iñigo Gastesi). Urtero bezala, udako bideoklipa dute; oraingo honetan, Azpeitian, Itziarren eta Donostiako El Pinar jauregitxoan.

EITB TALDEA

Ekainak 4

  • ''Tamara ta Mara'' fikzioaren aurrestreinaldia

    "Tamara ta Mara" fikzioaren aurrestreinaldia

"Tamara ta Mara" EITBren euskarazko fikzio berriaren estreinaldia, PRIMERAN plataforman

EITB

Begira Produkzioakek ekoitzi du eta Ane Rotaetxek zuzendu. Gidoian, Ane Rotaetxe eta Larraitz Zuazorekin batera, Antton Telleriak hartu du parte. Komedia feminista zoro bezain ausarta da, eta euskarazko fikzio seriatua indartzeko EITBren 'Formatu txikiak, Talentu berriak' deialdi bigarren telesaila.

Sariak

Hitzarmenak eta kolaborazioak

EITB TALDEA

FesTVal 2026

  • Joseba Fiestras, Nerea Mazo eta Gorka Garcia. Argazkia: FesTVal.

    Joseba Fiestras, Nerea Mazo eta Gorka Garcia. Argazkia: FesTVal.

2026ko FesTVal jaialdiaren aurkezpena Madrilen, EITBren parte hartzearekin

EITB Media

Gorka Garcia ETBko Arte eta Entretenimendu zuzendariak hartu zuen parte joan den ostegun iluntzean egindako ekitaldian. Bertan izan ziren, halaber, hainbat euskal aktore: Nerea Mazo, Aritz Kortabarria, Miren Arrieta, Jon Lukas eta Ane Rot.

EITB TALDEA

Saria

  • Ekitaldiko familia argazkia. Grupo Social ONCE Euskadi.

    Ekitaldiko familia argazkia. Grupo Social ONCE Euskadi.

"Cannabis Belaunaldia" saioak 2026ko Once Solidarios saria jaso du Komunikazioaren atalean

EITB Media

Gero eta handiagoa eta askotan isildua den arazoa ikusarazteko saioak egiten duen ekarpen sozialagatik nabarmendu dute. Halaber, EITBk ekoiztutako ikus-entzunezkoa oinarri hartuta, Hezkuntza Sailak proposamen didaktikoa landu du DBHko ikasleen artean banatzeko.

EITB TALDEA

Audientzia

  • Xabier Sukia

    Xabier Sukia

"Bizi Natura"k estreinaldi bikaina: 240.000 lagunek egin zuten bat ETBrekin eta gaueko liderra izan zen

EITB

% 19,2ko audientzia zatia lortu zuen. BBCren egokitzapen da eta Urdaibaiko bizitza basatia denbora errealean erakutsiko digu hiru astez: astelehenetik ostiralera ETB1en (13:30) eta ETB2n (19:30) Xabier Sukia eta Africa Baetarekin; eta egunero zuzeneko irudiak ETB ON plataforman.

EITB TALDEA

Audientzia

  • EITB irratietako kontrol mahaia

    EITB irratietako kontrol mahaia

EITBko irratiak lider dira, 482.000 entzulerekin, CIESen arabera

EITB

EITB Taldeak ere lidergo komunikatiboari eusten dio: 1.180.000 ikus-entzule eta entzule ditu EAEn eta Nafarroan, astelehenetik ostiralera, irratian eta telebistan. ETBk, berriz, 700.000 ikus-entzule bereganatu ditu.

Telebista Telebistako edukiak Telebista
Irratia Irratiko edukiak Irratia
CIRCOM EITB eta CIRCOM Regional CIRCOM
EITB 40 urte EITBren 40. urteurrenaren inguruko informazioa EITB 40 urte