cerrar buscador

Bizi EITB; EITBk antolatzen duen elkartasun eta jai giroko ekitaldia

Bizi EITB

Bizi EITB

Bizi EITB

10.000 lagun bildu ditu Bizi EITB jai arrakastatsuak larunbatean BEC!-en

EITB Media

  • 3.800 lagun bildu ditu Go!azen-en denboraldi berriaren aurreestreinaldiak. EITB Media.

    3.800 lagun bildu ditu Go!azen-en denboraldi berriaren aurreestreinaldiak. EITB Media.

Hamar orduko festa erraldoia ospatu da. Txikienek, 3 Klubaren eskutik hainbat ekitaldi izan dituzte; arratsaldean, "Go!azen"en aurrestreinaldia eskaini dute, eta gauean, Korrontziren ikuskizun handia. 9.000 euro inguru bildu dira aurten Esklerosi Anizkoitzaren alde izango den EITB Maratoiarentzat.

EITB TALDEA

- BALORAZIOA

1:00

Euskararen eta gazteen aldeko apustua eskertu dute ikus-entzuleek Bizi EITBn

EITB MEDIA

10.000 pertsona erakarri zituen BECen egindako jaiak, eta Isabel Octavio EITBren Estrategia eta Komunikazio zuzendariak uste du erakundeak euskararekiko eta gazteekiko egin duen apustuaren isla izan zela.

EITB TALDEA

- BIZI EITB

03:39

Milaka pertsona bertaratu dira larunbat honetan Barakaldoko BECen izan den BIZI EITB festara

LEIRE ELUSTONDO | IGOR SIGUERO | AINHIZE VEGA

Orotariko ekitaldiak eta ikuskizunak izan dira egun osoan zehar, besteak bete, etxe honek aurten 40 urte bete dituela ospatzeko. Arratsaldean, berriz, Go!azen 9.0ren aurrestreinaldia ikusteko aukera egon da, eta 3.800 lagun agertu dira. Jaian jasotako dirua aurtengo EITB Maratoira bideratuko da.

EITB TALDEA

- BIZI EITB

01:56

Goiz-goizetik alaitasunez bete da BEC, BIZI EITB festa erraldoian

LEIRE ELUSTONDO | EITB MEDIA

Kidam magoa, Ene Kantak Dantzan eta Go!azenekoen ikuskizunak izan dira goizean, baita tailerrak eta era guztietako jolasak ere Hiru Klubaren txokoan. Txiki eta handiek izan dute zerekin gozatu BIZI EITB jaian.