Azkena Rock

Ekainean, Gasteizen

L7 taldea ere arituko da Azkena Rock Festival jaialdian

L.Z. | eitb.eus

Iaz itzuli zen L7 taldea, eta ekainean Gasteiz bisitatuko dutela iragarri dute Azkena Rock jaialdiko antolatzaileek.

90eko hamarkadan AEBko rock alternatiboaren izarretako bat izan zen L7 taldea. Hasiera batean punk rock doinuak landu zituzten, eta gerora grunge musikari heldu zioten.

1985ean jaio ziren, Donita Sparksek eta Suzi Gadnerrek elkar ezagutu zutenean. Hiru urte geroago egin zuten debuta, eta 1990ean Smell The Magig disko arrakastatsua argitaratu zuten. 1992an, berriz, Bricks Are Heavy iraupen luzeko lana kaleratu zuten. Disko horretan, besteak beste, "Pretend We're Dead" kantua jaso zuten.

Ordutik aurrera, ehunka jaialditan aritu dira, eta zenbait pelikuletan, bildumetan… ere parte hartu dute. Hiru disko gehiago (Hungry For Stink, 1994an; The Beauty Process: Triple Platinum, 1997an, eta Slap-Happy, 1999an) aurkeztu zituzten, 2001ean desagertu ziren arte.

Iazko abenduan taldearen itzulera iragarri zuten, eta ekainean Gasteizen egongo dira, Azkena Rock Festival jaialdian, rock alternatiboaren aitzindarietako bat direla erakusteko.

AZKENA ROCK 2015

Ekainak 19 eta 20

ZZ TOP
TELEVISION performing Marquee Moon
L7
RED FANG
BLACK MOUNTAIN
EAGLES OF DEATH METAL
J.D. McPHERSON
REIGNING SOUND
THE DUBROVNIKS
OFF!
THE WHITE BUFFALO
CHUCK RAGAN & THE CAMARADERIE
POWERSOLO
SVEN HAMMOND
HIGHLIGHTS
…eta beste hainbat talde

Sarrerak

Bi eguneko bonua 72 euroan dago salgai. Otsailaren 25ean bukatuko da aipatu eskaintza. Hortik aurrera 79 euroko prezioa izango du bi egunerako txartelak.