Azkena Rock

Ekainean, Gasteizen

'Gutterdammerung' ikuskizuna eskainiko duela iragarri du Azkena Rockek

N.V / L.Z. | EITB.EUS

Besteak beste, Iggy Pop, Lemmy Killmister zena, Slash eta Grace Jones protagonista dituen film mutua emango dute Mendizabalan.

Ekainaren 17tik 18ra Gasteizen egingo duten Azkena Rock Festival jaialdiak Guttademmerung ikuskizuna eskainiko du agertokietako batean. Belgikan bizi den Bjorn Tagemose artista suediarrak zuzendutako lana da aipatutakoa.

Gutterdammerung film mutua da, rock eta metal musika lantzen duten hainbat musikarik egindakoa: Slash, Nina Hagen, Josh Homme (Queens of the Stone Age), Lemmy, Grace Jones, Iggy Pop, Justice, Henry Rollis, Tom Araya (Slayer), Volbeat, Mark Lanegan, Jesse Hughes (Eagles of Death Metal)... Pelikula horrek Henry Rollinsek gidatutako talde baten musika izango du oinarri.

Modu horretan, orain arte iragarritako taldeei (Blackberry Smoke, Refused, Radio Birdman, 091 eta The London Souls) gehitu zaie ikuskizun hori.

Sarrerak

Jaialdiko bonuak salgai daude jada: bi egunekoa, 81 euroan; bi egunekoa + kanpalekua, 91 euroan; bi egunekoa + ARF Pack, 101 euroan, eta bi egunekoa + ARF Pack + kanpalekua, 110 euroan.