X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Finalistak

Mirua, Sara Azurza, Silitia eta Udda dira 2021eko Maketa Lehiaketako finalistak

B. F. | EITB Media

Final handia azaroaren 25ean izango da, Bilboko Kafe Antzokia. Bertan, Epaimahaiaren Saria, GazteBizHitza Saria eta Harrobia Saria banatuko dira.

  • Gaztea Maketa Lehiaketa

    Gaztea Maketa Lehiaketa

Mirua, Sara Azurza, Silitia eta Udda musikariak dira aurtengo Maketa Lehiaketako finalistak. Lehenengo hirurak Julen Idigorasek, Izaro Andresek eta Josu Billelabeitiak osatutako epaimahaiak aukeratu ditu. Laugarrena, ostera, entzuleek hautatu duzue Maketa Lehiaketako webgunean emandako botoen bitartez.

Julen Idigorasek berak "Dida"n eman ditu lau finalisten izenak, aurten jaso dituzten proposamenen inguruan aritu ostean.

Gazteako entzuleek, berriz, Udda musikaria aukeratu dute, webgunean emandako botoen bitartez. Astebeteko epean, 1808 boz jaso ditu Gasteizeko musikariak. Berak eramango du Gazte BizHitza Saria, 2.500 eurokoa.

Mirua

Maitanek, Malentxok eta Mattinek osatzen dute hirukoa. Aspaldiko lagunak dira, eta auren logeletan sortu dituzte Maketa Lehiaketara aurkeztu dituzten abestiak. Ahotsa  eta soinu elektronikoak uztartzen ditu talde tolosarrak.

Mirua

Mirua taldea

Silitia

Xabier Barrutiak (gitarrak, baxua, bateria eta teklatua) eta Ibai Silicatok (ahotsa eta perkusioa) osatzen dute Silitia bikoa.

Rocketik, popetik eta elektronikatik edaten du taldeak, egiten duten musika sailkaezina dela dioten arren. Oro har, inprobisatzea eta dantzatzea gustatzen zaie.

Silitia taldea

Silitia taldea

Sara Azurza

Neosoul estiloa jorratzen du Sara Azurza donostiarrak. Bakarkako proiektu bat den arren, Sara ez dator bakarrik; Igone Zarate (gitarra), Iker Lauroba (pianoa), Haritz Lauroba (bateria) eta Txikik (baxua) lagunduta dator abeslaria.

Sara Azurza

Sara Azurza

Udda

Aitor Armentiaren izen artistikoa da Udda. 20 urteko musikari gasteiztarrak "En las nubes" izeneko diskoa publikatu zuen 2021eko uztailean.

Udda

Udda

Maketa Lehiaketako finala

Finalistak aukeratuta, epaimahaiak izango du azken hitza. Azaroaren 25ean, ostegunez, Bilboko Kafe Antzokian joko dute lau taldeek, eta bertan aukeratuko dute aurtengo garailea.

Epaimahaiaren hautatuak 5.000 euroko saria irabazi eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango du. Entzuleen saria, ostera, 2.500 eurokoa izango da.

Gaztearen lehiaketarik ezagunenak 30 urte bete dituen honetan, gainera, garaikur berezi batekin gatoz: Harrobia Saria. Oso Polita diskoetxeak 4 abestiko EP bat grabatzeko aukera emango dio Maketa Lehiaketara aurkeztu den taldeetako bati. Sariaren irabazlea finalaren egunean bertan emango da jakitera.