Albisteak

Iragarpena

Bay of Biscay Festival eta Wave Rave jaialdiak Bermeon izango dira

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Lehen Mundaka Festival zenak izena eta kokapena aldatu ditu aurten. Aritzatxu hondartzan izango da.

  • Mundaka Festival

    Mundaka Festival

Aurrerantzean Bermeok hartuko du Bay of Biscay Festival eta Wave Rave musika-jaialdiak. Orain arte Mundaka Festival izandako ekimenak izena eta kokalekua aldatu ditu aurten. Horrenbestez, Aritzatxu hondartzako talaia natural batean kokatuko da agertokia. Han arituko dira Rufus Wainwright, Caravan Palace, Fuel Fandango, Anita Parker, Mon Laferte, James Room & Weird Antiqua, Tarque, Dekot, Angel Stanich, Lemy River, The Mani-Las eta Zona Cero.

Crystal Figthersek antolatutako Wave Rave, toki berean

Bay of Biscay Festival baino egun bat lehenago, uztailaren 25ean, Wave Rave jaialdia antolatu du Crystal Figthers taldeak, eta hori ere toki berean izango da. Talde britainiarrarekin batera Belako, Hinds, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Maren igoko dira oholtza gainera.