Itxi

Musika

Jaialdia

Crystal Fighters eta Belako, uztailaren 25ean Mundakako Wave Rave jaialdian

eitb.eus

Britainiar taldeak 2013an Zugarramurdin egindako Cave Rave jaialdiko bizipenak berriztatu nahi ditu, oraingoan Bizkaiko kostaldean.

  • Crystal Fighters

    Crystal Fighters, joan den azaroan San Mamesen eskainitako kontzertuan. Argazkia: Efe.

Crystal Fighters britainiar taldeak Wave Rave jaialdia gidatuko du uztailaren 25ean, Mundakan: ekitaldiaren kontzertu nagusiaren protagonistak izango dira bertan. Jaialdian, halaber, Hinds, Belako eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeek ere joko dute, baita DJ Marfox eta Bad Gyal ere, musika jartzen.

Wave Ravera joateko sarrerak asteazkenean, martxoak 27, jarriko dituzte salgai.

Crystal Fighters taldeak Gaia & Friends diskoa, bere ibilbideko laugarrena, aurkeztuko du Bizkaiko udalerrian.