Albisteak

Uztailak 14

Berri Txarrakek Kobetan emango duen kontzertuko taldeak iragarri ditu Ahotseneak

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Diabolo Kiwi, Iont, Patx & Run, Huts, Dukkha, Natali, Atzapar eta Larra Bideak aukeratu ditu uztailaren 14ko emanaldirako.

  • Berri Txarrak

    Berri Txarrak

Berri Txarrakek uztailaren 14an Kobetan emango duen kontzertuan joko duten taldeak iragarri ditu Ahotseneak. Talde bila ari zela iragarri ostean, hautaketa-fasea abiatu zuen Durangoko sortzaile guneak.

Aurkeztutako 71 hautagaietatik honako zortzi talde hauek aukeratu ditu Ahotseneak, Twitter bidez azaldutakoaren arabera: Diabolo Kiwi, Iont, Patx & Run, Huts, Dukkha, Natali, Atzapar eta Larra Bideak.