Itxi

Musika

'Ikusi arte tour'

Berri Txarrakek kontzertu erraldoia emango du uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin

eitb.eus

Astelehen honetan 10.000 sarrera baino gehiago saldu dituzte. Kontzertua BBK Live jaialdia amaitu eta hurrengo egunean izango da.

  • Berri Txarrak. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Berri Txarrak. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Berri Txarrakek iragarri du kontzertu erraldoia emango duela uztailaren 14an, igandean, Bilboko Kobetamendin, BBK Live musika jaialdia amaitu eta hurrengo egunean.

Talde nafarrak esana zuen "inor kanpoan utziko ez duen kontzertua" emateko asmoa zuela 'Ikusi arte tour' biraren baitan, azaroan 'agur' esan aurretik. Gainera, "ez-ohiko" emanaldia izango dela azaldu dute.

Sarrerak astelehen eguerdian jarri dituzte salgai tickets.berritxarrak.net webgunean. Lehen egunean, 10.000tik gora saldu dituzte. Ostiralean, 12:00etatik aurrera, 35 euroan izango dira.

Sarrerarekin, Berri Txarraken ez-ohiko kantaldiaz gain, euskal musikari eta oro har kulturari buruzko Zalenena guneko eskaintzaz gozatzeko aukera izango duzue.