Albisteak

Uda

Berri Txarrakek 'Ikusi Arte' biraren udako data guztiak iragarri ditu

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Estatuko hainbat jaialdietan arituko da hirukotea uztailean eta abuztuan; ondoren, Japonian barrena jarraituko dute irailean.

  • Berri Txarrak. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Berri Txarrak. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Berri Txarrak hirukoteak udan emango dituen zuzenekoen berri eman du. Uztailaren 14an hitzordu berezia dute Kobetamendin, 'Lagun Artean' kontzertuan. Bestetik, uztailean eta abuztuan jaialdiz jaialdi ibili ostean, irailean Japoniara joango dira, bost geldialdi egiteko.

Hona hemen, datak eta tokiak: