Albisteak

Festak

Inauteriek kolore berezia izango dute Gaztean

Gaztea

Gaztearen kamioi ibiltaria kalera aterako dugu Inauteriak ospatzeko. Horrez gain, 'Top Gaztea' berezia egingo dugu larunbatean, 11:00etatik 13:00etara.

  • Xabi Solano, Durangoko Azokan

    Xabi Solano, Durangoko Azokan

Inauteriak hemen ditugu eta Gaztean behar den moduan ospatuko ditugu. Larunbatean, Oihan Vegak eta Oizeder Mayok 'Top Gaztea' zerrendaren errepasoari ukitu berezia emango diote. Hitzordua 11:00etatik 13:00etara izango da.

Gazteako kamioi ibiltaria

Aurten, estudiotik kanpora ere eramango dugu festa, Gazteako kamioi ibiltariari esker.

Lehen geldialdia Gasteizen egingo dugu, larunbatean. DJ Davilak ekingo dio festari 20:30ean. Ondoren, 22:00etatik aurrera, En Tol Sarmiento taldeak girotuko du jaia. 

Igandean, Donostiarako bidea egingo du ibilgailu musikatuak. Gipuzkoako hiriburuan, Xabi Solanoren kontura izango da kontzertua, 19:00etatik aurrera. Jarraian, DJ saioa eskainiko dugu Boulevarden barrena.

Astelehenean, Tolosako Inauterietan parte hartuko dugu. Goizean hasita, DJ Txurruk ipiniko du musika kamoitik. Bazkalostean, berriz, Oihan Vegak hartuko du erreleboa 15:00etan. Azkenik, Triangelu plazan, Yogurina Borovak ikuskizuna eskainiko du.