Gaztea

Agenda

Silitia, Chill Mafia, Zea Mays, Sega Sound Killers eta C. Tangana asteburuko kontzertuen artean

B. F. | EITB Media

Herrietako jaietako egitarauez gain, C. Tangana Nafarroa Arenan izango da, "Sin cantar ni afinar" biraren baitan.

  • Chill Mafia

    Chill Mafia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Musikaz beteta dator iraileko lehen asteburua. Besteak beste, Silitia, Chill Mafia, Zea Mays, Sega Sound Killers eta C. Tangana zuzenean ikusteko aukera izango da.

Ostirala

Lekeitioko San Antolin jaien egitarauaren baitan, Silitia bikoaren eta Chill Mafia kolektiboaren zuzenekoak izango dira ikusgai 23:30etik aurrera. Bikoteak Gaztea Maketa Lehiaketaren saria irabazi zuen 2021ean Bilboko Kafe Antzokian egindako final handian.

Trapagarango jaietan, Sega Sound Killersek eta Zea Maysek zuzenekoak eskainiko dituzte 23:00etatik aurrera Larrondon.

Larunbata

Stepi eta Gorka Suaiak reggae doinuz beteko dute Orozkoko Jentilzulo Plaza, larunbatean, herriko jaietan (00:30).

Bilboko Enkarnazio Plazan (Atxuri) ere reggae eta dub erritmoak nagusi Ziztada & Rlantz bikotearekin, 20:00etatik aurrera.

Trapagaranen, Chambao taldeko La Mari arituko da Lauaxeta Plazako oholtza gainean.

Iruñeko Nafarroa Arenan, C. Tangana madrildarraren "Sin cantar ni afinar" birako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da 21:00etan. Dagoeneko ez dago sarrerarik.