Gaztea
Gaztea Sariak
B. F. | EITB Media
Martxoaren 2an banatuko ditugu sariak, 19:30etik aurrera, Bilboko Euskalduna Jauregian. Ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango da.
Gaztea Sariak 2023: Talde edo artista berri onena
Hasi gara 2023ko Gaztea sarien izendatuen zerrenda iragartzen. Artista edo talde berri onenaren kategorian, honakoak dira bost izendatuak: J Martina, Merina Gris, Olaia Inziarte, Bengo eta Txopet.
J Martina bizkaitar taldea 2019an sortu zen, baina 2022an jo du goia, "Amore", "Ez Daukat Ezer" eta "Jaio Naiz Baina" abestiekin. Kattalin eta Ane Barcenak ahizpek eta Javi Jorajuriak osatzen dute hirukotea.
Zerua Orain diskoak eta gerora etorri den Gureak Ez Zirenak EPak Euskal Herriko taberna, jai eta musika aretoak dantzan jartzea lortu du Merina Gris hiruko donostiarrak. 2020an ezagutu genuen taldea, "Besteek Zer" izeneko singlearekin.
Olaia Inziarte nafar bakarlariak aurten publikatu du bere estreinako diskoa: Lehengo lepotikan burua. Elkarlanez lepo dator artistaren estreinako LPa, tartean HOFE, Joseba Tapia, Petti eta Olatz Salvadorrekin egindako lanak.
Egunotan aurkeztu du Bengok Bizirik izeneko mixtapea. Bertan aurki ditzakegu oiartzuar bakarlariaren "Bakarrik", "Sayek" eta "Hemengatxik", irratian etengabe entzun ditugun azken hiru abestiak.
Txopet da artista berrien zerrendako izenik ezezagunena. 2022ko Maketa Lehiaketa irabazi ostean, euren lehen diskoa bukatzen ari direla kontatu digute "B Aldea"n.
Nola bozkatu
Otsailaren 13tik aurrera izango duzue gustuko artista berri onenaren aldeko botoa emateko aukera, Gaztearen webgunean.
Gaztea Sariak 2023
Garaikurren banaketaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, ETS eta Süne, Sua, Neomak eta Merina Gris taldeekin. Galan zehar joko dute taldeek, gau berezirako propio prestatutako ikuskizunak eskainik.
Sariak banatuta eta gaua ixteko, Bulego taldearen kontzertu berezia egongo da.
Egun horretan Euskaldunara joateko modurik ez dutenek izango dute etxetik ikuskizunaz gozatzeko aukera, 2023ko Gaztea sariak streaming bidez ikusi ahalko baitira, Gaztearen YouTube kanalean. Gainera, irrati bidez jarraitzeko aukera ere izango da.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.