Gaztea

Gaztea Sariak

'Corazón de tango', 'Kontran', 'Handia', 'Odoletan' eta 'Eraman nazazu', bideoklip onenaren sarira izendatuta

B. F. | EITB Media

Martxoaren 2an banatuko ditugu sariak, 19:30etik aurrera, Bilboko Euskalduna Jauregian. Ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango da.

  • Gaztea Sariak 2023: Bideoklip onena

    Gaztea Sariak 2023: Bideoklip onena

Hasi gara 2023ko Gaztea sarien izendatuen zerrenda iragartzen. Bideoklip onenaren kategorian, honakoak dira bost izendatuak: Zea Maysen 'Corazón de tango', Ezpalaken 'Kontran', HOFE X 4:40ren "Handia", Huntzaren "Odoletan" eta Olatz Salvadorren "Eraman nazazu".

Doctor Deseoren "Corazón de tango" klasikoari buelta bat eman eta dantzagarriago bihurtu dute Zea Mayseko kideek. Barbara Fernandezek zuzendu du abestiaren bideoklipa. Bertan, Carmen Machi eta Ramon Barea aktore ezagunak agertzen dira.

Ezpalak gipuzkoar taldearen Hortz aina hots azken lan luzeko pieza da "Kontran". Abestia Gaztain Estudioetan greabatu dute eta klipa Holy Fire Design Studiok egin die.

Liam McDonnell Aguirrek zuzendutako piezan, Eneko Sagardoyri abesten diote HOFEk eta 4:40k. Eta hor dago bideokliparen gakoa: izan ere, bizkaitar aktorearen izena aipatu eta Sagardoy bera agertzen da bideoklipean.

Huntzaren bideoklip ikusgarrienetako bat da "Odoletan" abestiarena. 2022ko maiatzean kaleratu zuten pieza, Arriguriren sinadurapean.

2:59

Olatz Salvadorren azken bideoklipa da "Eraman nazazu"rena. Ane Berriotxoak zuzendutako piezan, Salvador bera ikus dezakegu, Edurne Azkarate, Aner Peritz, Haizea Arana eta beste hainbat aktorez inguratuta.

Nola bozkatu

Otsailaren 13tik aurrera izango duzue gustuko artista berri onenaren aldeko botoa emateko aukera, Gaztearen webgunean.

Gaztea Sariak 2023

Garaikurren banaketaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da, ETS eta Süne, Sua, Neomak eta Merina Gris taldeekin. Galan zehar joko dute taldeek, gau berezirako propio prestatutako ikuskizunak eskainik.

Sariak banatuta eta gaua ixteko, Bulego taldearen kontzertu berezia egongo da.

Egun horretan Euskaldunara joateko modurik ez dutenek izango dute etxetik ikuskizunaz gozatzeko aukera, 2023ko Gaztea sariak streaming bidez ikusi ahalko baitira, Gaztearen YouTube kanalean. Gainera, irrati bidez jarraitzeko aukera ere izango da.