Gaztea
Inauteriak
B. F. | EITB Media
Iritsi da egutegian markatuta geneukan astea, nahi duzun hori jantzi eta nahi duzun pertsona izateko aukera. Laguntza behar duzu aurtengo mozorroa erabakitzeko?
Pilar Insausti kazetaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Inauteriak ate joka ditugun honetan, mozorroaren erabakia azken unerako utzi duzuenoi laguntzera gatoz. Aurtengo pertsonaia eta gertakari esanguratsuenen zerrenda arakatuta, hona gure hiru proposamenak.
Leire Malkorra, Irulegiko Eskua topatu zuen arkeologoa
Badakigu arkeologoz mozorrotzea ez dela inoiz zure aukeren artean egon, baina Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak ondo merezi du omenaldia. Dagoeneko pop ikur bilakatu da eskua bera, baina Leire Malkorraren mozorroa oraindik ez da asko ikusi.
Zer behar duzu? Aranzadiko kamiseta, fraka teknikoak, esku zikinak, pintzel bat eta goizeko zazpietan egindako mototsa.
BeReal
Urteko aplikazioetako bat izan da eta, parranda giroan, joko handia eman dezake. Jantzi arropa beltza, itsatsi BeRealen logoa zure gustuko selfie txiki bati eta zintzilikatu lepotik ispilu bat.
Ziur parrandatik bueltan etxeko ispiluan begiratu eta honakoa pentsatu duzula inoiz: "Zergatik ez dit inork esan aurpegi hau neukala?" Ba, iritsi da zure momentua, inauteri hauetan hartuko duzu mendekua. Hemen inspirazioa.
Gaur Eguneko lapurra
Taldean mozorrotzeko ideia bila? Hona hiru lagunentzako proposamena: Gaur Eguneko lapurra. Egunotako bideo biralaren performancearekin gaueko izarrak izango zarete.
Hiru protagonista ditu mozorro honek: lapurra (beroki morea, mullet orrazkera, bizarra eta Adidas markako frakak), Eroskiko dendaria (polo gorria eta fraka ilunak) eta Pilar Insausti kazetaria (bob orrazkeradun peluka, ETBren mikrofonoa eta jaka grisa).
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.