Gaztea
Kontzertuak
B. F. | EITB Media
Kanariar artistak 2022an jo du goia, Bizarrap ekoizlearekin 'Music Sessions #52' abestia eginda.
Quevedo. Argazkia: @ouch_laura
Quevedo Euskal Herrian izango da 2023ko urrian, artistaren komunikazio taldeak iragarri berri duenez. Lehenengo hitzordua Iruñeko Nafarroa Arenan izango da, urriaren 6an. Bigarrena, hurrengo egunean (urriak 7), Barakaldoko BEC!en. Sarrerak otsailaren 28an jarriko dituzte eskuragarri, 10:00etan.
Musikaren munduan bi urteko ibilbidea egin duen arren, 2022an eskuratu du bere arrakastaren mailarik gorena, Bizarrap argentinar ekoizlearekin egindako "Music Sessions #52" abestiarekin.
Gerora, 2023ko urtarrilean, estreinako diskoa atera du, Donde quiero estar izenekoa. Lan luze honekin ere lortu du sonari eustea, eta "Punto G" eta "Playa del Ingles" abestiak biral bihurtu dira sare sozialetan.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.