Gaztea
Zeid Fest
B. F. | EITB Media
Aurtengo edizioan ez jotzeko erabakia hartu zuten arren, azken hilabeteetan jasotako mezuak tarteko, iritziz aldatu dute.
ZETAK, 2022ko ZEID Festen
Bai, ZETAK taldeak 2023ko ZEID Festen joko du. Bandak berak sare sozialetan iragarri duenez, aurtengo edizioan ez jotzeko erabakia hartuta zuten arren, iritziz aldatu dute.
Zerk eragin du norabide aldaketa hori? Pello Reparazek berak azaldu duenez, nafar banda apirilaren 1ean BEC!en ikusteko gogoz zeuden zaleek ehunka mezu idatzi dizkie ZEID Festeko zein ZETAKeko lantaldeei.
Hainbesteko babesari erantzuteko beharra sentitu dute taldekideek, eta erabakiak "aurtengo estrategia osoa hankaz gora" jarri dien arren, kontzertua ematea erabaki dute.
Aurtengo edizioa
ZETAKen musikaz gain, bertaratzen direnek La M.O.D.A., Gozategi, Zahara Rave, Don Patricio, Nøgen, Esne Beltza,Txiltxoko, Samantha Hudson, Kukai, Eñaut Elorrieta, Skabidean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Olaia Inziarte, Kerobia eta La Fúmiga taldeez gozatzeko aukera izango dute. Baita Doctor Deseo, La Furia, Elektropottotte Emakumeen Txaranga eta Albina Stardustek zuzendutako Euskal Trabestiak izeneko showaz ere.
Sarrerak
ZEID Festen bigarren edizioko tiketak salgai daude dagoeneko, hemen. Gainera, orain erosiz gero eta GAZTEAZEIDFEST kodea erabiliz gero, deskontu txiki bat izango duzue.
Gaztea, ZEID Festen irrati ofiziala
Gaztea izango da Zeid Fest 2023ko irrati ofiziala, eta eduki esklusiboak aurreratuko ditugu, bai irratian zuzenean, baita webgunean eta sare sozialetan ere.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.