Gaztea
Bilbao BBK Live
B. F. | EITB Media
Estatubatuar banda Arctic Monkeys, Florence + The Machine, The Chemical Brothers, Phoenix eta Idles kartelburuei batu zaie. Sarrerak martxoaren 9an izango dira salgai.
Pavement
Bilbao BBK Livek kartel osoa publikatu du gaur, kartelburu beri baten iragarpenarekin: Pavement.
AEBko indie pop banda Arctic Monkeys, Florence + The Machine, The Chemical Brothers, Phoenix eta Idles kartelburuei batu zaie. Aurtengo edizioa uztailaren 6, 7 eta 8an izango da, Kobetamendin.
Pavementena ez da gaurko egunez ezagutu dugun izen berri bakarra. Róisín Murphy, Arca, Perfume Genius, Young Fathers eta Judeline ere gehitu zaizkie aurretik iragarritako izenei.
Euskal taldeek ere izango dute, urtero legez, euren lekua. Ostiralean, Bengo, Amaia eta Txopet (aurtengo Gaztea Maketa Lehiaketako irabazlea) izango ditugu taula gainean. Ostiralean, Rüdiger izango da euskal musikaren ordezkaria. Larunbatean, berriz, Ben Yart, Eneritz Furyak, Hofe X 4:40 eta Merina Grisek jarriko dute etxeko marka eszenatokian.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, hemen: bonoak 175 euroan, eta 195 euroan bonua gehi kanpinga (martxoaren 9ra arteko prezioa).
Kartela, egunez egun
OSTEGUNA (uztailak 6)
Florence + The Machine
The Chemical Brothers
Arca
Fever Ray
M83
Amaia
Delaporte
Desire
Dry Cleaning
RY X
Villano Antillano
Alex Serra & Totidub
Art School Girlfriend
Bengo
Colectivo Da Silva
EEE GEE
Faxu
Friolento
Playback Maracas
Txopet
OSTIRALA (uztailak 7)
Pavement
Phoenix
The Blaze
Duki
Jamie XX
Róisín Murphy
The Murder Capital
Nanpa Báscio
Tinariwen
Albany
Bilbao
Cala Vento
Dadabe
Dudi
La Élite
María Escarmiento
La Plazuela
Rüdiger
LARUNBATA (uztailak 8)
Arctic Monkeys
Idles
Love of Lesbian
Röyksopp
Perfume Genius
Young Fathers
070 Shake
Arde Bogotá
Judeline
Neo Pistea
Rojuu
Ben Yart
Eneritz Furyak
HOFE X 4:40
The Lathums
Menta
Merina Gris
Miss Grit
La Paloma
Bilbao BBK Liveko kartela
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.