Gaztea

Inkesta

Euskaldunon aperitiboa: rabak eta garagardoa, igandez, mendizale lookarekin

B. F. | EITB Media

Aperitiboaren Nazioarteko Eguna aprobetxatuta, euren aperitibo gustukoenaren inguruan galdetu diegu Gazteako ikus-entzuleei. Galdera gehienetan aukera batek aise irabazi du, arroparen aukeraketarenean izan ezik.

  • Tabernetako terrazak

    Tabernetako terrazak. Argazkia: Getty Images | nito100

Askorentzat asteburuko une sakratuenetarikoa da aperitibo edo vermoutha. Guretzat ere bai. Horregatik, Aperitiboaren Nazioarteko Egunean, euren ametsetako vermouthaz galdetu diegu, Instagramen, Gazteko ikus-entzuleei.

Otorduak eskaintzen dituen hamaika aukeren artean, lau galdera egin dizkiogu gure audientziari: jana, edana, asteburuko eguna eta arropari buruzkoak. 4200 erabiltzailetik gorako partaidetza izan du inkestak.

Jakiei dagokienez, rabak eta txopitoek irabazi dute lehia (inkestan parte hartu dutenen % 49aren aukera). Atzetik doaz kroketak (% 31), olibak (% 14) eta patatak (% 7).

Edarietan, garagardoa nagusi (% 46), vermoutha (% 27), ardoa (% 19) eta bitter-kasaren (% 8) atzetik.

Aperitiboa egiteko egunaz galdetuta (larunbata edo igandea), gure audientziaren % 60ak nahiago du igandea.

Azkenik, arroparen galdera izan da gehien harritu gaituena, bozketan zehar erantzuna aldatzen joan baita. Emaitza ikusita, Euskal Herria banatuta dagoela esan dezakegu: mendizale looka eta "señora look"aren (arropa dotorea) artean, lehenengoak irabazi du, botoen % 53arekin.