X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Lorea Argarateren tartea

Rockmore, Oliveros eta Derbyshire, musika elektronikoaren hiru Mauriziak

Musika elektronikoaren hastapenetan erreferenteak izan ziren hiru emakume gerturatu dizkigu Lorea Argarate musikariak, "B Aldea"n.

  • Clara Rockmore

    Clara Rockmore. Artxiboko irudia

    20:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maurizia Aldeiturriaga bizkaitar musikariaren figuratik abiatuta, musikaren historia aldatu duten hiru emakumeez aritu da Lorea Argarate, "B Aldea"n. Clara Rockmore, Pauline Oliveros eta Delia Derbyshire.

Clara Rockmore 1911n jaio zen, Lituanian, eta theremina deituriko instrumentua jotzeko teknika garatzeagatik egin zen ezaguna. Instrumentu bitxia da theremina; izan ere, kontakturik gabe jotzen da, eta eskuen mugimendu soilarekin sortzen du musika, uhinen bitartez.

Pauline Oliveros estatubatuarra 1932an jaio zen eta akordeoi jotzaile ezaguna izan zen. Gerra osteko musika elektronikoaren bilakaerako aitzindarietako bat izan zen eta San Francisco Tape Music Center zuzendu zuen hainbat urtez. Gainera, "entzute aktiboa" kontzeptuaren inguruko ikerketa ugari egin zituen.

Delia Derbyshire 1937an sortu zen, Britainia Handian. Bere burua soinuaren eskultoretzat zuen Derbyshirek eta ekarpen esperimental oparoa egin zion 60ko eta 70eko hamarkadako musika elektronikoari. Musika eta Matematikako goi ikasketak egin zituen Derbyshirek, baita bi munduak uztartu ere.