X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Berlingo rave kultura: gerra osteko iraultza sozialetik Berghaingo esklusibitatera

Techno musikaren sorreraz, acid houseaz eta raveek izan duten bilakaera izan ditu hizpide Lorea Argaratek.

  • Berlin Atonal

    Berlin Atonal. Argazkia: Helge Mundt

    24:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Berling techno eta rave kultura izan du hizpide Lorea Argaratek "B Aldea"n, Berlinetik bertatik.

Techno musikaren bilakaeraren laburpena egin du kolaboratzaileak, 80ko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte. Sarri drogekin eta gaueko giroarekin lotu zan den generoa den arren, testuinguru sozio-ekonomiko zehatz batean sortutako fenomenoa dela azaldu digu Loreak.

Historia lezioarekin jarraituta, rave jaien sorreraz aritu zaigu. Acid house delakoak Erresuma Batuan izandako arrakasta eta gerra osteko Berlinera iritsi zenekoa kontatu digu.

Berlingo areto eta rave ezagunenak ere aipatu ditu: Watergate, Bar 25, Berghain… Horietako askotan zaila da sartzea, janzkera eta jarrera konkretu bat eskatzen dute, rave klasiko baten izaera purua mantentzeko asmoz.

Bukatzeko, 'ravero' edo rave zalearen profila izan du hizpide "B Aldea"ko kolaboratzaileak. Honen ustez, rave kulturaren oinarrian zeuden aldarriek indarra galdu dute, eta techno musikaz gozatzen jarraitu dezakegun arren, jarraitzaileen profila erabat aldatu dela azaldu digu.