Hala ere, BBVA Researcheko ekonomia azterketa arduradunak datorren neguan ikusten du arriskua; izan ere, "Errusiako gasaren balizko blokeo batek industriaren zati garrantzitsu bat geldituko luke herrialde askotan".
Aurreikusitako egutegiaren arabera, urrian jakinaraziko lukete eskaintza publikoaren emaitza eta azaroan egingo litzateke Siemens Gamesa burtsatik kanpo uzteko akziodunen batzar nagusia. Bestalde, Siemens Energyk iragarri du zuzendaritza postuak % 30ean murriztuko dituela.
Christian Bruch konpainia alemaniarraren kontseilari ordezkariak adierazi duenez, "alde guztiei egingo die mesede" bat-egiteak. Egoitzak lekuz aldatzeko asmorik, oraingoz, "agendan ez" badute ere, Bruchek aitortu du "negozioarentzat egitura eraginkor bat eratzea" beharrezkoa dela.
Alemaniako taldeak Glasgow Rangersi irabazi dio fianala, penalti jaurtiketetan. Eintrachteko jokalariek jaurtiketa guztiak sartu dituzte; Eskoziako taldeak, ordea, penalti bat huts egin du.
Alemaniak 600.000 errefuxiatu ukrainar jaso ditu dagoeneko eta orain prest dago Errusiako disidenteei ere harrera emateko. Gobernuak iragarri duenez, ongi etorriak dira Putinekin kritikoak diren errusiar guztiak, eta arrazoi politikoengatik ihes egiten dutenei bizitoki baimena eta lana emango diete.
Energia ministroek ezohiko bilera egin dute. Alemaniako eta Austriako gobernuak prest agertu dira, nahiz eta orain arte aurka azaldu. Gauzak horrela, Hungaria da neurria errefusatzen duen estatu bakarra.
Horrela, Israelgo Gobernuak Errusiako enbaxadorea deitu du protesta egiteko. Alemaniaren hitzetan, esaldia "Errusiaren propaganda" da. Kievek adierazpen "gorrotagarriak" direla uste du.
Berlinen, Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena lore eskaintza batekin gogoratu dute larunbat honetan, hain zuzen, "Gernika" izeneko plazan. Bertan izan diren alemaniarrek eta euskaldunek erreparazio historikoaren garrantzia nabarmendu dute.
Egileek uste dute neurri goiztiarrak eta espezifikoak ezartzeak, nazioarteko bidaiak murrizteak eta kontaktuak arakatzeak, adibidez, heriotzak murriztu ditzakeela, birusaren hedapena geldiarazteko neurri sozial murriztaileagoak ezarri gabe.
'Gepard' gerra-gurdiak dira, Alemaniako Defentsa ministroak iragarri duenez. Bestalde, Ekonomia ministroaren hitzetan, Alemania Errusiako petrolioa baztertzeko prest egongo da datozen egunetan.
Gernika-Lumoko alkateak aitortu du gaurkoa egun oso hunkigarria dela gernikarrentzat. 1997an Alemaniako Bundestagak egin zuen bezala, Gernikan 1937ko apirilaren 26an gertatutakoaren inguruan egia kontatzea eskatu dio Espainiako Gobernuari Jose Mari Gorroñok.
Gizon alemaniar bat akusatu dute, ustez 2007an Portugalgo hegoaldean gertatutako Madeleine McCannen desagerpenarekin duen loturagatik, desagerpenak 15 urte beteko dituen honetan.
Anas Modamani 2015ean iritsi zen Alemaniara errefuxiatu gisa. Anna Yarish, aldiz, 2019an ikasketak amaitzera joan zen. Azken asteetan Alemaniara iristen ari diren milaka errefuxiatuen egoera ondo ulertzen dute eta laguntza emateko prest daude.
Espainiako Indar Armatuetako Inteligentzia Zentruko buruzagi ohiak ohartarazi du "oso ondo neurtu" behar dela zer motatako armak bidaltzen diren, Errusiak "etsaitasun ekintzatzat" jo ez dezan eta mundu mailako bakea arriskuan jarri ez dadin.
Madrilgo taldeak 1-3ko emaitzarekin irabazi du Londresen jokatu duen Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partida. Castelloko taldeak ezustekoa eman du Bayern Munichi irabazita (1-0).
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako ministroak adierazi du "Espainiaren segurtasunerako mehatxua" direlako kanporatu dituztela. Errusiako Gobernuak ohartarazi du "horrelako erabaki guztiek dagokien erantzuna" jasoko dutela.
Rober Habeck Ekonomia ministroak azaldu duenez, beharrezko pausoa zen hornidura bermatzeko. Enpresaren egoeraren inguruan argitasun juridikoa falta dela argudiatu du Habeckek.
Europar Batasunak zibilen kontrako sarraskiak egitea leporatu dio Errusiari eta zigor gehiago iragarri ditu. Errusiak dio "muntaia" bat dela. NBEk ikerketa independentea eskatu du.
Berriro ere, euskarak muga guztiak gainditu ditu eta Korrikaren aldeko aldarria izan da Europako eta AEBko hainbat puntutan, EITBko berriemaileek jaso dutenez.
Oposizioak eta osasun erakundeek arinegi dela uste dute neurri hori hartzeko. Osasun ministroak berak barrualdeetan janzten jarraitzeko eskatu die herritarrei.
Damaris Egurrolak jokatzen duen Lyonek 3-1 irabazi dio Juventusi final-laurdenetako itzuliko partida, eta irauli egin du joaneko neurketako aurkako 2-1ekoa. Wolfsburgok mendean hartu du Arsenal (2-0); joanekoa bana berdinduta (1-1) amaitu zen. Alemaniako taldea izango da Barçaren aurkaria.
Duela astebete, Vladimir Putinek iragarri zuen "herrialde arerioek" errubloekin ordaindu beharko zutela Errusiako energia. Alabaina, asteazken honetan Olaf Scholz kantzilerrari argitu dio Europako herrialdeentzat ez direla baldintzak aldatuko.
Europako ekonomia nagusia, Alemaniakoa, atzeraldian sartu liteke. Gainera, gas horniketa mozteko arriskua dago. izan ere, Moskuri ez zaio gasik erosi nahi errublotan ordainduta, eta beraz, ez da baztertzen aurrerago gas falta egotea eta errazionatu behar izatea.
Ekonomia eta Klima ministroak zehaztu duenez, Errusiak bere gasa eta petrolioa bakarrik errublotan ordaintzea onartuko duela iragarri du, bestela, hornidura etengo duela.
Erdilari alemaniarrak maiatzaren lehenengo asteburuan jasoko du bere saria, Athletic-Atlético Madril LaLiga Santanderreko partidaren atarikoan. Argentinarraren txanda astebete geroago izango da, Athleticek Valentziaren kontra jokatuko duen partida hasi aurretik.
Berlin kanpoaldeetan duen fabrika gaur bertan inauguratu dute eta bertan egindako lehen ibilgailuen jabeek enpresa zuzendariaren eskutik jaso dituzte giltzak.
Europako gehiengo zabal batek gaitzesten du Errusiaren erasoa. Halaber, Ukrainako gerra Europa osora zabaltzeko arriskua ikusten dute europarren erdiak baino gehiagok.
Dagoeneko 200.000 errefuxiatu jaso ditu Alemaniak eta Berlinera, egunero, 10.000 pertsona iristen dira trenez Poloniatik. Aste honetan, emakume ukrainarrez aprobetxatu nahi duten proxeneten presentziaz ohartu da polizia, eta errefuxiatuen trafikoari aurre egiteko ekimena abiatu dute boluntarioek.