Bilbo
Lapurreta
Agentziak | Erredakzioa
Astearte honetako 15:00ak arte, ezin izan da ibili, bagoiak eta makina-gela komunikatzen dituzten kableak lapurtu dituztelako.
Bilboko Udalak jakitera eman duenez, astearte honetako 15:00ak jota berriro hasi da Artxandako funikularra zerbitzua ematen. Hainbat ordu eman dituzte teknikariek lanean horretarako; izan ere, goizaldean kable-lapurreta izan da, eta funikularra ezin izan da ibili.
Antza, funikularra zerbitzutik kanpo zegoela, ezezagun batek edo batzuek, Lezamako Trenbide Zaharraren parean, bidearen itxiera jausi egin dute, eta kable bat lapurtu dute; hain zuzen, bagoien eta makina-gelaren arteko komunikazioa bideratzen duen kablea. Hortaz, ez da erabilgarri egon.
Zerbitzua etenda zegoenez, eta kaltetuen eskaerari aurre egiteko, Bilboko Udalak abian jarri du Bilbobus linea bat, funikularraren bi geltokien artekoa; eskuragarri izan da Artxandako funikularraren zerbitzua berriro hasi arte, 15 minutuko maiztasunarekin.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa