Bilbo
1998an, abesti arrakastatsua
Undrop taldeko abeslaria: 'Train' kantatik Bilboko kaleetara
EiTB.EUS
Steffan Rundquist suediarra arrakasten zerrendetako lehen postuan izan zen 1998an; izan ere, 'Train' Pepsiren iragarki batean agertzen zen. Egun, Bilboko Zazpikaleetan dabil, kale-musikari.
Hauek izan ziren 1998ko protagonistetako batzuk: Frantziako Munduko Kopa, 'Titanic' pelikula, Abraham Olano Espainiako Vueltaren irabazlea… eta Undrop. Azken hori musika-talde suediar bat zen, eta duela 18 urteko udan arrakasten zerrendetako lehen postua eskuratu zuen 'Train' kantarekin. Pepsiren iragarki batean agertzen zen aipatu kanta. Honetan, hain zuzen:
Steffan du izena bideoan abestu eta apur bat haserre hitz egiten duen gazteak, eta, gaur egun, ia hogei urte geroago, Bilbon bizi da. Deia egunkariak jakitera eman duenez, artista suediar hau kale-musikari gisa ari da egunotan Bizkaiko hiriburuko Zazpikaleetan, Aste Nagusian.
'Train' kanta Undropen lehen diskoan zegoen, The Crossing izenekoan, eta ondo baino hobeto gogoratuko dute 1990eko hamarkadaren hasieran telebista-iragarkiak ikusten zituztenek edo asteburuetan tabernaz taberna edo diskotekara joatea gustuko zutenek.
Hau da, oso-osorik, 1998an Steffani eta Undrop taldeari arrakasta eman zien abestia: