Itxi

Bilbo

X. Deusto Bier Festa

Oktoberfest jaia ostegun honetan itzuliko da Bilbora

eitb.eus

Botika Zaharreko parkeak 2.800 metro karratuko karpa bat hartuko du, garagardoa edateko eta saltxitxak eta beste hainbat produktu jateko.

  • Oktoberfest jaiaren argazki bat, Bilbon. Argazkia: Deusto Bier Festa

    Oktoberfest jaiaren argazki bat, Bilbon. Argazkia: Deusto Bier Festa

Oktoberfest jaia bueltan da Bilbon. Bizkaiko hiriburuak XI. Deusto Bier Festa jaialdia hartuko du urriaren 27tik (osteguna) azaroaren 6ra (igandea).

Festa Botika Zaharreko parkean izango da, Euskalduna zubiaren azpian. Bertan, 2.800 metro karratuko karpa bat jarriko dute, eta barruan banku eta mahai luzeak egongo dira, Alemanian ohikoa denez, herrialde horretako garagardoa edateko eta saltxitxak, ukondoak eta beste hainbat produktu dastatzeko.

Antolatzaileek festa tematiko ugari diseinatu dituzte, hala nola 'jai bikingoa' (azaroak 4, ostirala) eta 'unibertsitate ikasleen jaia' (azaroak 3, osteguna).

Municheko Oktoberfest jaia 200 urte baino gehiago ditu, eta 6 milioi pertsonak bisitatzen dute urtero, 6,5 milioi litro garagardo edateko eta 470.000 saltxitxa jateko.

 

Oktoberfest Bilbo kartela