Bilboko Aste Nagusia
Elkarrizketa
Calumen kontzertua 'berreskuratzea' zaila izango dela esan du Aburtok
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko alkateak nabarmendu du lanean ari direla kontzertua jaien baitan egiteko, eta larunbatean izan daitekeela aurreratu du.
-
Calum. Argazkia: youtube
Juan Maria Aburto Bilboko alkateak azaldu du lanean ari direla atzo bertan behera gelditu zen Calumen kontzertua "berreskuratzeko", baina zaila izango dela onartu du. Bilboko Aste Nagusiaren baitan Europa Parkean egitekoa zen Calumen kontzertua, baina kontzertua ez egitea erabaki zuten inguruan asiar liztorren erlauntz bat zegoelako.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Aburtok esan du "zorte txarreko" kontua izan zela, baina kontzertua bertan behera utzi beste aukerarik ez zutela izan azpimarratu du. "Ezin genuen beste ezer egin, arduragabekeria eta arinkeria litzateke kontzertuarekin aurrera jarraitzea", gaineratu du,
Bestalde, Aburtok nabarmendu du lanean ari direla kontzertua jaien baitan egiteko, eta gaineratu du balitekeela kontzertua larunbat honetan bertan izatea. "Kontzertua berreskuratzeko lan egingo dugu azken ordura arte", azaldu du.